Star Wars

 Star Wars
Jatorria
Sortzailea(k)George Lucas
IzenburuaStar Wars
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Kokapena
JabeaLucasfilm, Walt Disney Studios eta The Walt Disney Company

starwars.com
Rottentomatoes: franchise/star_wars_saga
Facebook: StarWars Twitter: StarWars Instagram: starwars Youtube: UCZGYJFUizSax-yElQaFDp5Q Edit the value on Wikidata

Star Wars (euskaraz, Izarretako Gerra) George Lucas estatubatuar zuzendari eta ekoizleak sortutako zientzia-fikziozko eta space operako[1] film saga da, 2012tik aurrera The Walt Disney Companyk ekoitzia eta banatua.

Lehenbiziko trilogia Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria (1977), Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa (1980) eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera (1983) filmekin estreinatu zen; hortik aurrera, film sailak ospea eta diru irabazi itzelak lortu zituen. Herri-kulturaren fenomeno bihurtu zen, eta zinemagile askok aitortu dute haren eragina.[2] Halaxe, Lucasi sekulako inperioa sortzeko aukera eman zion, geroztiko zinema irauli zuena, batez ere efektu bereziei dagokienez. Lehen filmaren estreinaldiatik bi hamarkada pasa eta gero, beste trilogia bat estreinatu zen: Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua (1999), Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa (2002) eta Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua (2005) filmek osatua, lehen trilogiaren baino aurreko gertakizunak jarraitzen zituenak.

2012. urtearen amaieran, Disneyk Lucasfilm erosi zuen, aurreko sei filmen ekoizlea, eta hirugarren trilogia zinematografikoa egingo zuela jakinarazi: Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea (2015), Star Wars: Azken Jediak (2017) eta Star Wars: Skywalkerren Altxamendua (2019) osatutakoa. Frankizian oinarritutako beste film eta telesail batzuen ekoizpenaren arduraduna ere bada estudioak, adibidez Rogue One (2016) eta The Mandalorian (2019).

Zinema eremuaz gain, Star Warsen unibertsoa hainbat eratara hedatuz joan da, produktu asko sortzen, hala nola, telesailak, liburuak, komikiak, bideo-jokoak, panpinak, rol eta mahai jokoak, eta abar. Urtero, markak diru-sarrerak sortzen ditu bere produktuak mundu osoan saltzeagatik: 24 mila milioi dolar baino gehiago.[3] Horrek inoizko arrakastatsuenetako bat bihurtu du, eta haren filmen diru-bilketa zinemaren historiako sail nagusietako bat da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Star Warseko serie nagusia osatzen duten bederatzi filmek Skywalker familiako kideen bizipenak kontatzen dituzte,[4] «duela denbora asko, galaxia oso, oso urrun batean»,[5] ​«barne indarra» deritzon elementu metafisikoari sentikorrak izateko berezitasuna partekatzen dutenak. Barne indarrak trebetasun bereziak garatzea ahalbidetzen, adibidez, telekinesia, iragarmena eta kontrol mentala, beste batzuen artean.

Star Warseko filmetan urruneko galaxia batean jedien (justizia eta ordenaren alde daudenak) eta sithen (Barne Indarraren Alde Ilunean jausi direnak) arteko borroka kontatzen da.

Aurre-trilogian (sagako I., II. eta III. atalak hartzen dituenak), Anakin Skywalker gaztearen entrenamendua deskribatzen da, maisu Jedi Obi-Wan Kenobiren babespean. Ezegonkortasun politikoko garaian kokatua da, Errepublika Galaktikoa eta Merkataritza Federazioaren arteko tentsio eta ondorengo gatazketan. Droidez osatutako armada baten erasoa dela eta Senatu Galaktikoak ohiz kanpoko botereak esleitzen dizkio Palpatine kantzelariari. Azken hori, ordea, Sith zaldun bat da, barne indarra onura pertsonala lortu eta botere gosea asetzeko darabilena. Egiazko izen Darth Sidious isilean mantentzen du eta bere posizio politkoaz baliatzen da Klon Gerrak bultzatzeko, errepublikako sistema uzkailtzeko eta bere agindupeko Inperio Galaktikoa sortzeko. Haren planak erraztu egin dira Anakinek «Indarraren alde ilunerantz» duen erakarpena dela medio, haren amorru, beldur eta gorroto sentimenduengatik, haren amaren hilketagatik indartuak. Jedi ordenak Anakinekiko duen mesfidantzak eta haren gaitasunekiko zalantzak, eta haren emazte Padméren heriotzak Anakinen galbidea azkartu dute. Azkenean, Anakin Sidiousen ikalse bihurtu da, Darth Vader izenaz, eta 66 agindua 66 abiarazten laguntzen dio, jediak sarraskituz. Obi-Wanekin izandako liskar batengatik, Anakin oso zaurituta geratu da, eta traje robotiko beltz bat darama, bizirik mantentzen uzten diona.

Filmak

Filma Kaleratze-data (AEBetan) Zuzendaria Gidoigilea Istorioa Ekoizlea
Jatorrizko trilogia
IV. Atala: Itxaropen Berria 1977ko maiatzaren 25a George Lucas Gary Kurtz
V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa 1980ko maiatzaren 21a Irvin Kershner Leigh Brackett eta Lawrence Kasdan George Lucas
VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera 1983ko maiatzaren 25a Richard Marquand Lawrence Kasdan eta George Lucas Howard Kazanjian
Prekuelako trilogia
I. Atala: Mamu Mehatxua 1999ko maiatzaren 19a George Lucas Rick McCallum
II. Atala: Klonen Erasoa 2002ko maiatzaren 16a George Lucas George Lucas eta Jonathan Hales George Lucas
III. Atala: Sithareen Mendekua 2005eko maiatzaren 19a George Lucas
Sekuelako trilogia
VII. Atala: Indarraren Iratzartzea 2015eko abenduaren 18a J. J. Abrams J. J. Abrams & Lawrence Kasdan eta Michael Arndt Kathleen Kennedy, J. J. Abrams eta Bryan Burk
VIII. Atala: Azken Jediak 2017ko abenduaren 15a Rian Johnson Kathleen Kennedy eta Ram Bergman
IX. Atala: Skywalkerren Altxamendua 2019ko abenduaren 20a J. J. Abrams Chris Terrio & J. J. Abrams Derek Connolly & Colin Trevorrow eta Chris Terrio & J. J. Abrams Kathleen Kennedy, J. J. Abrams eta Michelle Rejwan
Antologiako filmak
The Clone Wars (filma) 2008ko abuztuaren 15a Dave Filoni Henry Gilroy, Steven Melching eta Scott Murphy George Lucas eta Catherine Winder
Rogue One 2016ko abenduaren 16a Gareth Edwards Chris Weitz eta Tony Gilroy John Knoll eta Gary Whitta Kathleen Kennedy, Allison Shearmur eta Simon Emanuel
Han Solo 2018ko maiatzaren 25a Ron Howard Jonathan Kasdan & Lawrence Kasdan

Star Warsen film sailak hiru trilogia-multzo ditu ardatz: Skywalker saga deitzen zaie bederatzi filmei. Modu ez-kronologikoan ekoitzi ziren, 1977tik 1983ra bitartean jaurtitako IV. - VI. atalekin (jatorrizko trilogia), 1999 eta 2005 bitartean merkaturatutako I. - III. atalekin (aurrekoaren trilogia) eta 2015 eta 2019 artean abiarazitako VII- IX. atalekin (trilogia sekuela). Trilogia bakoitzak Skywalkertarren belaunaldi bat du ardatz: familia hori Barne Indarrarekin sentikorra da. Lehenbiziko trilogian, Luke Skywalker jediaren bidaia azaltzen zaigu, Barne Indarra ezagutzen hasten denetik benetako jedi zaldun bihurtzen den arte, hori guztia inperioaren aurka borrokatzen duen bitartean. Bigarren trilogian, Darth Vader-ren bizitza kontatzen da, Anakin deituriko ume bat zenetik Barne Indarraren Alde Ilunera erori zen arte. Azken trilogian, Luke-ren ilobaz, Ben Solo, hitz egiten da.

« Orain dela denbora asko oso urrun, urruneko galaxia batean [...] Gerra Zibil garaia da. Ezkutuko babesleku batetik Inperio Galaktikoa erasotzen duten errebeldeen espaziontziek heuren lehenbiziko garaipena lortu dute. Guduan zehar, inperioaren arma berrienaren plano sekretuak ohostea lortu zuten, Izar Hiltzailea, planeta oso bat suntsitzeko ahalmena duen blindatutako espazio-estazioa. Inperioko agente ilunek atzetik jarraika dituela, Leia printzesa bere ontzian etxera itzultzekotan da, bere herria salbatu eta galaxiara askatasuna ekar dezaketen lapurtutako planoak berarekin bat dakartzalarik [...] »
1977ko Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmaren sarrerako testua.[6]

Jatorrizko trilogia / Trilogia klasikoa

Bigarren trilogia / Trilogia prekuela

Hirugarren trilogia / Trilogia sekuela

Telebistan

Star Wars-en frankizia hainbat telebista-produkzioak sortu ditu, 1980ko hamarkadaren erdialdean jaurtitako bi telesail animatu barne. Animaziozko telesail gehiago 2000ko hamarkadan hasi ziren abiarazten. Lehenengo biak Klon Gerretaz izan ziren. Disneyk Lucasfilm erosi ondoren, bakarrik saila azkena kanona izaten jarraitu zuen. Star Warsen zortzi live action sailak emango dira Disney+-en, non sail tradizionalak agertzen dira ere.[7] Lehena, The Mandalorian, 2019ko azaroaren 12an estreinatu zen.

Telebista-saioak

Saila Denboraldiak Atalak Argitaratze-data (AEBn) Network
Telesail animatuak
Droids 1 13 1985eko irailaren 7a - 1986ko ekainaren 7a ABC
Ewoks 2 26 1985eko irailaren 7a - 1986ko abenduaren 13a
The Clone Wars 7 133 2008ko urriaren 3a - 2020ko maiatzaren 4a Cartoon Network / Netflix / Disney+
Rebels 4 75 2014ko urriaren 3a - 2018ko martxoaren 5a Disney XD
Resistance 2 40 2018ko urriaren 7a - 2020ko urtarrilaren 26a Disney Channel
The Bad Batch 1 16 2021ko maiatzaren 4a - gaur egun Disney+
Visions 1 9 2021ko irailaren 22a
Mikro-sail animatuak
Clone Wars 3 25 2003ko azaroaren 7a - 2005eko martxoaren 25a Cartoon Network
Blips 1 8 2017ko maiatzaren 3a - 2017ko irailaren 4a YouTube
Forces of Destiny 2 32 2017ko uztailaren 3a - 2018ko maiatzaren 25a
Galaxy of Adventures 2 55 2018ko azaroaren 30a - 2020ko urriaren 2a
Roll Out 1 16 2019ko abuztuaren 9a - 2020eko apirilaren 1a
Galaxy of Creatures 1 12 2021ko urriaren 14a - azaroaren 18a StarWarsKids.com
Live action sailak
The Mandalorian 2 16 2019ko azaroaren 12tik - gaur egun arte Disney+
The Book of Boba Fett 1 4 2021eko abenduaren 29tik - gaur egun arte
Obi-Wan Kenobi 1 6 2022ko maiatzaren 25a - 2022ko ekainaren 22a
Andor 1 12 2022ko abuztuaren 8a -
Rangers of the New Republic 1 -
Ahsoka 1
The Acolyte 1
Lando 1
Lehiaketa-programa
Jedi Temple Challenge 1 10 2020ko ekainaren 10a - 2020ko abuztuaren 5a StarWarsKids.com

Beste programak

Izena Argitaratze-data (AEBn) Zuzendaria(k) Gidoilariak Istorioa Ekoizlea(k) Network
Telebistarako saio berezia
The Star Wars Holiday Special 1978ko azaroaren 17a Steve Binder Pat Proft, Leonard Ripps, Bruce Vilanch, Rod Warren eta Mitzie Welch Joe Layton, Jeff Starsh, Ken Welch eta Mitzie Welch CBS
Filmak
The Ewok Adventure 1984eko azaroaren 25a John Korty Bob Carrau George Lucas Thomas G. Smith eta Patricia Rose Duignan ABC
Ewoks: The Battle for Endor 1985eko azaroaren 24a Jim Wheat eta Ken Wheat Thomas G. Smith eta Ian Bryce

Pertsonaiak eta aktoreak

Pertsonaia Filmak Espainiako doblajea[8][9][10][11][12][13]
I. Atala II. Atala III. Atala IV. Atala V. Atala VI. Atala VII. Atala VIII. Atala IX. Atala
Anakin Skywalker / Darth Vader Jake Lloyd Hayden Christensen Hayden Christensen, James Earl Jones (ahotsa) David Prowse, James Earl Jones (ahotsa) David Prowse, James Earl Jones (ahotsa), Sebastian Shaw / Hayden Christensen James Earl Jones eta Hayden Christensen (ahotsak) Constantino Romero (III-VI), Masumi Mutsuda (I), Óscar Muñoz (II-III, IX), Pedro Tena (IX)
Obi-Wan Kenobi Ewan McGregor Alec Guinness Ewan McGregor (ahotsa) eta Alec Guinness (ahots artxiboa) Ewan McGregor (ahotsa) eta Alec Guinness (ahots artxiboa) Luis Posada Mendoza (IV-VI), Daniel García (I-III, IX)
Yoda Frank Oz (ahotsa) Frank Oz (ahotsa) Frank Oz (ahots artxiboa) Frank Oz (ahotsa) Alberto Trifol (V), Fernando Ulloa (VI), Ricardo Palmerola (I-III), Ángel Amorós (VIII-IX)
R2-D2 Kenny Baker Jimmy Vee Lee Towersey -
C-3PO Anthony Daniels Miguel Ángel Valdivieso (IV-VI), Alberto Mieza
Sheev Palpatine / Darth Sidious Ian McDiarmid Clive Revill / Ian McDiarmid Ian McDiarmid Ian McDiarmid Juan Manuel Soriano (V), José María Alarcón (VI), Jordi Dauder (I-III), Rafael Azcárraga (IX)
Padmé Amidala Natalie Portman Graciela Molina (I), Nuria Trifol (II-III)
Mace Windu Samuel L. Jackson Samuel L. Jackson (ahotsa) Jordi Royo
Qui-Gon Jinn Liam Neeson Liam Neeson (ahotsa) Liam Neeson (ahotsa) Salvador Vidal
Grievous jenerala Matthew Wood (ahotsa) Eduard Farelo
Dooku kondea / Darth Tyranus Christopher Lee Joaquín Díaz
Darth Maul Ray Park, Peter Serafinowicz (ahotsa) Óscar Barberán
Jango Fett Temuera Morrison Pedro Molina
Bail Organa Jimmy Smits Eduard Farelo
Jar Jar Binks Ahmed Best (ahotsa) Aleix Estadella
Nute Gunray Silas Carson Rafael Calvo
Shmi Skywalker Pernilla August Concha García Valero
Watto Andy Secombe (ahotsa) Jaume Lleal
Jabba the Hutt Larry Ward (ahotsa) Ez-jakina den aktorea Larry Ward (ahotsa) -
Luke Skywalker Aiden Barton (haurtxoa) Mark Hamill Salvador Vidal
Leia Organa Aiden Barton (Haurtxoa) Carrie Fisher Carrie Fisher (ezabatutako eszenen artxiboa) María Luisa Solá
Han Solo Harrison Ford Harrison Ford Camilo García
Chewbacca Peter Mayhew Joonas Suotamo -
Lando Calrissian Billy Dee Williams Billy Dee Williams Francisco Garriga (V), Miquel Cors (VI), Alfonso Vallés (IX)
Boba Fett Daniel Logan Jeremy Bulloch, Jason Wingreen/Temuera Morrison (ahotsa) Miquel Cors (V), Álex Vilalta (II)
Wilhuff Tarkin Wayne Pygram Peter Cushing José Luis Sansalvador
Owen Lars Joel Edgerton Phil Brown José María Angelat (IV), Carlos Di Blasi (II)
Beru Lars Bonnie Piesse Shelagh Fraser Enriqueta Linares (IV)
Wedge Antilles Denis Lawson Denis Lawson Ricardo Solans (IV), Salvador Vives (V-IX)
Wicket W. Warrick Warwick Davis Warwick Davis -
Rey Palpatine Daisy Ridley Sandra Villa
Ben Solo / Kylo Ren Adam Driver Fernando Cabrera
Finn John Boyega Nacho Aldeguer (VII-VIII), Roger Isasi-Isasmendi (IX)
Poe Dameron Oscar Isaac Guillermo Romero
Snoke Andy Serkis Andy Serkis (ahotsa) Luis Mas
Hux Domhnall Gleeson Artur Palomo
Maz Kanata Lupita Nyong'o Olga Velasco
Phasma Gwendoline Christie Ana María Marí
Rose Tico Kelly Marie Tran Ainhoa Martín
Amilyn Holdo Laura Dern Carmen Consentino
DJ Benicio del Toro Juan Antonio Bernal
Jannah Naomi Ackie Soraya Pérez

Harrera

Harrera komertziala

Filma Argitaratzea Diru-bilketa (estatubatuar dolarretan)
Estatu Batuak Gainerako herrialdeak Guztira
A New Hope 1977ko maiatzaren 25a 460.998.507 314.513.557 775.512.064
The Empire Strikes Back 1980ko maiatzaren 21a 290.271.960 257.607.494 547.879.454
Return of the Jedi 1983ko maiatzaren 25a 309.306.177 166.040.934 475.347.111
Trilogia klasikoa 1.060.576.644 738.161.985 1.798.738.629
The Phantom Menace 1999ko maiatzaren 19a 474.544.677 552.538.030 1.027.082.707
Attack of the Clones 2002ko maiatzaren 16a 310.676.740 338.759.618 649.436.358
Revenge of the Sith 2005eko maiatzaren 19a 380.270.577 469.765.058 850.035.635
The Clone Wars 2008ko abuztuaren 15a 35.161.554 33.121.290 68.282.844
Trilogia prekuela eta Klon Gerrak 1.200.653.548 1.394.183.996 2.594.837.544
The Force Awakens 2015eko abenduaren 18a 936.662.225 1.131.561.399 2.068.223.624
Rogue One: A Star Wars Story 2016ko abenduaren 10a 532.177.324 523.879.949 1.056.057.277
The Last Jedi 2017ko abenduaren 15a 620.181.382 712.358.507 1.332.539.889
Solo: A Star Wars Story 2018ko maiatzaren 25a 213.767.512 179.157.295 392.924.807
The Rise of Skywalker 2019ko abenduaren 20a 362.186.406 363.326.978 725.513.384
Sekuelak eta spin-off-ak 2.561.998.309 2.804.857.150 5.366.855.459
Saga, guztira 4.823.228.501 4.937.203.131 9.760.431.632

2019ra arte, Star Warsen hiru trilogiek 9.243.321.766 dolar bildu zituztenez, garai guztietako bigarren saga zinematografikorik arrakastatsuena da. Forbes aldizkariak 2005ean egindako ikerketa baten arabera, Star Warsen unibertso osoak (hirugarren enpresei lizentziatutako mota guztietako produktuak barne, horien artean nobelak, liburuak, taula-jokoak, panpinak, eta abar) 20.000 milioi dolar baino gehiago irabazi ditu Itxaropen Berria filmaren estreinalditik.[14]

Harrera kritikoa

Star Wars film saga zinemaren historiako maiteenetako bat da, baita ospetsuenetako bat ere. Film kritikak sdagari aipamen onak eman dizkio, eta ikusleek oso ondo hitz egin dute hari buruz. Miresle legio sinestezina du.

Filma IMDb Metacritic FilmAffinity[15] Rotten Tomatoes[16]
Metascore User Score Kritika onen ehunekoa Nota edo puntuazioa
Itxaropen Berria 8,7/10 (998.617 boto)[17] 90/100 (24 kritika) 8.8/10 (2023 boto) 7,9/10 (132.086 boto) 93% 8,81/10
Inperioaren Kontraerasoa 8,8/10 (926.105 boto)[18] 82/100 (25 kritika) 9.1/10 (1653 boto) 8,1/10 (131.750 boto) 94% 8,97/10
Jedi Zaldunaren Itzulera 8,4/10 (759.189 boto)[19] 58/100 (24 kritika) 8.3/10 (1426 boto) 7,9/10 (118.289 boto) 82% 7,25/10
Trilogia klasikoa 8,6 77 8.7 7,97 90% 8,34
Mamu Mehatxua 6,5/10 (583.220 boto) 51/100 (36 kritika) 6.1/10 (1599 boto) 6,2/10 (98.970 boto) 53% 5,94/10
Klonen Erasoa 6,6/10 (509.273 boto) 54/100 (39 kritika) 6.1/10 (1371 boto) 6,3/10 (102.840 boto) 65% 6,59/10
Sitharren Mendekua 7,6/10 (568.785 boto)[20] 68/100 (40 kritika) 7.8/10 (1946 boto) 7,1/10 (98.616 boto) 80% 7,28/10
Trilogia prekuela 6,9 58 6.6 6,53 66% 6,6
Indarraren Iratzartzea 7,8/10 (824.694 boto) 81/100 (55 kritika) 6.8/10 (7355 boto) 6,8/10 (59.872 boto) 93% 8,27/10
Azken Jediak 6,9/10 (522.399 boto) 85/100 (56 kritika) 4.4/10 (8640 boto) 6,1/10 (37.664 boto) 91% 8,10/10
Skywalkerren igoera 6,5/10 (244.699 boto) 54/100 (61 kritika) 4.9/10 (4343 boto) 5,7/10 (16.660 boto) 52% 6,17/10
Trilogia sekuela 7,0 73 5.4 6,33 79% 7,5
Batez bestekoa 7,6 69 6.9 6,94 78% 7,48

Legatua eta kultur eragina

Star Wars sagak eragin nabari du herri-kulturan,[21] fikziozko unibertsoari eguneroko bizitzan sakonki errotuta dauden erreferentziak eginez.

Ikusi, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Booker, M. Keith. (2020-06-15). Historical Dictionary of Science Fiction Cinema. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-5381-3010-0. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. (2005) Trilogía Star Wars, DVD 4: «El imperio de los sueños: la historia de Star Wars». 20th Century Fox.
  3. (Gaztelaniaz) Levet, Viviana. (2018-05-04). «Los números de Star Wars, una franquicia millonaria» Forbes México (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  4. (Ingelesez) Chitwood, Adam. (2019-04-16). «The ‘Star Wars: The Rise of Skywalker’ Ending Was Changed During Production» Collider (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  5. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-11-26). «Google homenajea a Star Wars con "Hace mucho tiempo en una galaxia muy muy lejana"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  6. Star Wars: A New Hope script. 2009ko ekainaren 10a. BlueHarvest.net (Ingelesez)
  7. (Ingelesez) Gartenberg, Chaim. (2021-04-02). «The Star Wars Vintage Collection brings classic cartoons and shows to Disney Plus» The Verge (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  8. «Star Wars Episodio Iv: Una Nueva Esperanza (la Guerra De Las Galaxias) - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  9. «Star Wars Episodio V: El Imperio Contraataca - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  10. «Star Wars Episodio Vi: El Retorno Del Jedi - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  11. «Star Wars Episodio I: La Amenaza Fantasma - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  12. «Star Wars Episodio Ii: El Ataque De Los Clones - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  13. «Star Wars Episodio Iii: La Venganza De Los Sith - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  14. (Ingelesez) «Star Wars' Galactic Dollars» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  15. (Gaztelaniaz) «Grupo: Saga Star Wars» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  16. (Ingelesez) «Rotten Tomatoes: Star Wars saga | Reviews - Rotten Tomatoes» www.rottentomatoes.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-04).
  17. Lucas, George. (1977-05-25). Star Wars: Episode IV - A New Hope (IMDb). Lucasfilm, Twentieth Century Fox (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  18. Kershner, Irvin. (1980-06-20). Star Wars: Episode V - The Empire Strikes Back. Lucasfilm (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  19. Marquand, Richard. (1983-05-25). Star Wars: Episode VI - Return of the Jedi. Lucasfilm (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  20. Lucas, George. (2005-05-19). Star Wars: Episode III - Revenge of the Sith. Lucasfilm, Mestiere Cinema, Pandora Films (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  21. Danesi, Marcel. (2012). Popular culture : introductory perspectives. Lanham, Md. : Rowman & Littlefield Publishers ISBN 978-1-4422-1782-9. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!