Spitsbergengo mendebaldeko itsaslasterra

Spitsbergengo mendebaldeko itsaslasterrak ur epel eta gazia eramaten du Ozeano Artikora

Spitsbergengo mendebaldeko itsaslasterra[1] Ozeano Artikoan Spitsbergen uhartetik mendebaldera iparralderantz higitzen den itsaslaster epel eta gazi bat da. Ipar Atlantikoko itsaslasterraren parterik iparraldekoena da, eta itsaslasterretan iparralderen dagoena. Hari esker, Ipar Atlantikotik Spitsbergenerako bidea izotzetatik libre egoten da urteko parterik handienean.

Garrantzitsua da, ur epel eta gazia eramaten baitu Artikoaren barnealdera. Spitsbergengo mendebaldeko itsaslasterraren tenperatura oso aldakorra da, atmosferaren egoeraren mende baitago. Dena den, Svalbard inguruan 2,75 °C izaten da; Frantzisko Josefen Lurraldearen inguruan, berriz, 2,25 °C; eta Siberia Berriko uharteetatik iparraldera, 1 °C.

Itsaslasterraren ur-garraioari dagokionez, nabarmen aldatzen da urtaro batetik bestera. 78,83° N latitudean egindako neurketek[2] erakutsi dute bolumen maximoa otsailean gertatzen dela (~20.000.000 m3/s), eta minimoa abuztuan (~5.000.000 m3/s).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Fahrbach, Eberhard; Meincke, Jens; Østerhus, Svein; Rohardt, Gerd; Schauer, Ursula; Tverberg, Vigdis; Verduin, Jennifer. (2001). «Direct measurements of volume transports through Fram Strait» Polar Research 20 (2): 217..

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!