Sor Juana Inés de la Cruz saria (gaztelaniaz: Premio Sor Juana Inés de la Cruz) Mexikoko Guadalajaran urtero ematen den saria da. Honekin gaztelaniazko emakume idazleen lanak saritu nahi dituzten. 1992an sortu zuten. Izenarekin Juana Inés de la Cruz idazle euskal-mexikarra omendu nahi dute.
Historia
Ekimena 1986an sortutako Parisko Indigo & Côté-femmes argitaletxearen zuzendaria eta antropologoaren zen Milagros Palma nikaraguarraren eskutik sortu zen. 1992an, «Latinoamerikako emakumeen idazketaren hirugarren sinposium»en egin zen eta bertan aurkeztu zuen proposamena. Sariaren lehen deialdia 1993an egin zen Angelina Muñiz-Huberman mexikarra irabazlea izanik. Lehenengo sari hori 1994an eman zen, Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan, laugarren sinposium egiten zen bitartean. Geroztik jaialdi literario horren barruan ematen da.
Ezaugarriak
Saria aurreko urtean emakume batek gaztelaniaz argitaratutako liburuari ematen zaio. 2004tik saria 10.000 dolarrekoa da; halaber, irabazlearen izenarekin oroigarri bat jartzen da Guadalajaroko Sor Juana Inés de la Cruzeko Agoran.[1]
Lan irabazleen zerrenda
Erreferentziak
Kanpo estekak