Sophia Frances Anne Caulfeild (Teignmouth, 1824ko urtarrilaren 19a – Kensington, 1911ko azaroaren 20a) ingeles brodatzaile eta idazlea izan zen.
Teignmouthen jaio zen Frances Sally Irwin eta Edwin-Toby Caulfeilden familian[1]. Aita familia noble bateko adar txiki batekoa zen. Birraitona William Caulfeild zen, Charlemonteko 2. bizkondea. Amaren aldeko aitona Eyles Irwin irlandar poeta zen. Louisa Lavinia izeneko ahizpa eta Henry Cope Caulfeild izeneko neba zituen[2].
Caulfeild Londresera joan zen bizitzera. Ez zen inoiz ezkondu[1].
1870ean poesia liburu bat argitaratu zuen eta nebari eskaini zion[3].
1882an Dictionary of Needlework liburua argitaratu zuen Blanche Catherine Sawardekin batera[4].
Kensingtonen hil zen 1911n.