Sondra Radvanovsky (Berwyn, Illinois, AEB, 1969ko apirilaren 11) estatubatuar sopranoa da, nazioartean ospe handia duena.[1][2][3]
Bizitza
Richmonden egin zituen ikasketak, Indianan, eta Santa Barbaran (Kalifornia) hobetu zuen kantuan, Martial Singher, Ruth Falcon, Renata Scotto, Diana Soviero eta Mirella Frenirekin.[4]
Ibilbidea
Bereziki Giuseppe Verdiren roletan nabarmendutako soprano spintoa da: Elvira Ernani operan, Lina Stiffelion, Leonora Il Trovatoren, Hélène Les Vêpres Siciliennesen, Amelia Un ballo in mascheran eta Elisabetta Don Carlo lanean.[5]
Beste paper batzuk ere interpretatu ditu: Giacomo Pucciniren Manon Lescaut eta Suor Angelica, Fauste lanean Marguerite, Eugene Onegin operan Tatyana, Wolfgang Amadeus Mozarten Donna Anna, Götterdämmerungen Gutrune, Freia Das Rheingolden, besteak beste.
Hainbat tokitan aritzen da: Metropolitan Opera, Chicago Lyric Opera, San Frantzisko Opera, Los Angelesko Opera, Houston Grand Opera, Wiener Staatsoper, La Scala, Teatro Real (Madril), Lisboa, Bilbao, Opera de la Bastilla, Munich, Covent Garlin, Londres.
Sariak eta aintzatespenak
- 1997 George London Foundation Competition.
- 1995 Metropolitan Opera National Council Auditions.[6]
- 1995 Loren L. Zachary Society Competition.
Erreferentziak
Kanpo estekak