Sofía Suescun Galdeano (Iruñea, Nafarroa, 1996ko uztailaren 4a) nafar modeloa, reality showen lehiakidea, celebritya eta telebista aurkezlea da.[1]
Gaur egun, Supervivientes: una aventura extrema abenturazko reality lehiaketa aurkezten du Mediaset hedabide taldean.[2]
Bizitza
Iruñean jaio zen 1996ko uztailaren 4an eta bere amarekin hazi zen.[1]
2015ean Espainiako Gran Hermano telerrealitate lehiaketaren 16. edizioan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen.[3] Lehiaketa horretan egin zen ezaguna, Espainiako telebistako ohiko pertsona ospetsu bihurtuz. Hainbat saiotan parte hartu ondoren, Mujeres y hombres y viceversa saioan tronista gisa hasi zen 2016ko martxoan.[4] 2018an Supervivientes abenturazko reality lehiaketan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen.[5] Bere bigarren lehiaketaren garaipenaren harira, Mujeres y hombres y viceversa saioak kontratatu zuen tertuliakide moduan.[6] Bertan bi urtez egon ondoren, lana utzi zuen Ya es mediodía saioan hasteko.[7]
2021ean estreinatu da aurkezle-lanetan Supervivientes: una aventura extrema abenturazko reality lehiaketan.[2]
Ibilbidea
Telebista saioak
Abestiak
Izenburua
|
Urtea
|
Albuma
|
«Muévelo»
|
2018
|
-
|
Erreferentziak
Kanpo estekak