Senarrarentratu txarrak jasan zituen etengabe, geroz eta bortitzagoak. 2000ko abenduan, senarrak kerosenoz ihinztatu zuen eta su eman zion; aurpegia erre zion, argudiatuta jasotako ezkonsaria ez zela nahikoa. Gainera, semea eraman zuen. Ospitaletik, gurasoei gertatutakoa azaldu zuen, baina haiek ez zuten nahi izan senarra salatzea.[2][3][4] Une horretatik aurrera, Sneha Jawalek bere bizitza berregin zuen hainbat lanetan, aurpegia erakutsi beharrik ez zuen lekuetan, tarot kartak irakurtzen eta liburuak idazten.[5]
Hamabi urte geroago, bizi izandakoa salatzea erabaki zuen, eta, beldurra gainditzeko, 2012an Nirbhaya izeneko antzezlan batean parte hartu zuen, New Delhiko talde bortxaketa baten biktimaren izenaz. 2012tik 2016ra, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko isiltasuna hausteko obra antzeztu zuen. Lanari esker, emakume askok antzeko kasuak salatzea erabaki zuten.[2]