Don't Screen Us Out kanpainan parte hartzen du.[2][4] Crowterrek eta beste bi partsonak Osasun eta Gizarte Arreta Saila salatu zuten, 1967ko Abortuaren Legea diskriminatzailea zela egotzita, Down-en sindromea eta beste desgaitasun mota batzuk dituzten umekiak abortatzeko baimena eman baitzuen.[5] 2021eko irailean, kasua baztertu zuten Rabinder Singh eta Nathalie Lieven epaileek.[6] Hala ere, 2022ko martxoan epaia helegitea jartzeko baimena eman zioten.[7]
Heidi Crowter kristaua da.[2] 2020an, James Carterrekin ezkondu zen Coventryko Hillfields elizan.[9] Ezkontza ostean, senarraren abizena hartu zuen, baina aktibista gisa Heidi Crowter izena erabiltzen jarraitzen du.[10]
Lanak
Heidi Carter, James Carter. I’m Just Heidi! Living to the Full with Down’s Syndrome. DayOne, Leominster 2022, ISBN 978-1-84625-725-4.