Siversk (ukraineraz: Сі́верськ) edo Seversk (errusieraz: Се́верск) –1973ra arte, Jama (ukrainera zein errusieraz: Я́ма)– Ukrainako Donetsk Oblasteko Bakhmut Raionean kokaturiko hiri bat da,Donetsk hiritik 99 kilometrora kokaturikoa, iparraldean. 2021ean, 11,068 biztanle zituen hiriak, behera 2010eko 12.608tik.[1]
Raion barruan kokatutako industria-fabrika nagusietako batzuk daude bertan; batez ere, Stroidetal adreilu-fabrika. Siversk Yamskyi izena zuen sovhoz garaiean; izan ere, herria 1913an sortu zen, 1910ean eraikitako Jamako tren-geltokitik gertu dagoen dolomita-meategiaren ustiapenagatik. Herriak 1961ean hiri-estatusa jaso zuen eta, 1973an, egungo Siversk izena hartu zuen.
2014ko uztailaren 10ean, Ukrainako Indarrek herri-kontrola, errusiarren aldeko separatisten erasoen aurrean, mantendu zuten.[2]
Galeria
Biztanleria
Biztanleriaren azken estimazioak edo errolda-emaitzak:[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak