Simonide Zeoskoa (antzinako grezieraz: Σιμωνίδης ὁ Κεῖος; Ioulis, Zeos, c. K.a. 556- Agrigento, Sizilia, K.a. 468) greziar olerkaria izan zen. Pindarorekin batera, oda koralaren aitzindaria izan zen. Haren olerkien ezaugarri nagusiak estilo garbitasuna eta metafora bereziak dira; ditiranboak, epinizioak eta garaipen odak idatzi zituen batez ere, eta epitafio idazle gisa ospe handia izan zuen Grezian K.a. VI. mendean. Simonideren lanetatik Danaeren omenezko idatzien parte batzuk soilik gorde dira.
Erreferentziak