Simon V.a Montfortekoa (Montfort-l'Amaury, c.1208 – Evesham, 1265eko abuztuaren 4a), Montfort-l'Amauryko jauna eta Leicesterreko VI. kondea, frantziar noblea izan zen. Simon IV.a Montfortekoa aitaren partetik frantziar baroi eta ingeles pare bilakatu zen.
1248an Gaskoiniako gobernadore ingeles bilakatu zen. Gogor aritu zen bertoko aristokraziaren aurka. Adibidez, Baionan nafar monarken aldekoak atxilotu zituen.[1]
1258an Henrike III.a Ingalaterrakoaren aurka matxinatutako baroien buru izan zen (1258).[2] Horri esker, Ingalaterrako de factozko agintari bihurtu zen. 1265ean lehen parlamentura deitu eta demokrazia parlamentarioaren aitzindaritzat jotzen dute.
Erreferentziak