Simon Vasilovitx Petliura (ukraineraz: Си́мон Васи́льович Петлю́ра, errusieraz: Симо́н Васи́льевич Петлю́ра; Poltava, 1879ko maiatzaren 22agreg./maiatzaren 10ajul. - Paris, 1926ko maiatzaren 25a) ukrainar kazetari eta politikaria izan zen.
Bizitza
Ukrainako Alderdi Sozialdemokrataren sortzaileetariko bat izan zen (1905), eta Gerrako ministro Ukrainako lehen gobernu burujabean (1917). Alemaniarren aurka borrokatu zen, baina haiek preso hartu zuten 1918an. Espetxetik atera ondoren aginpidera iritsi zen 1918ko azaroan, baina boltxebikeek baztertu zuten 1919ko otsailean. 1920an poloniarrekin elkartu zen poloniarren eta sobietarren arteko gerran, baina Kieven garaitu zuten, eta Polonian bilatu behar izan zuen babeslekua 1920an, eta Frantzian 1921ean. Judu ukrainar batek hil zuen Parisen.
Erreferentziak
Kanpo-estekak