Silent Running (euskaraz: «Norabide Isila») 1972ko Douglas Trumbull estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Deric Washburn, Michael Cimino eta Steven Bochco gidoilariek idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. Bruce Dern, Cliff Potts, Ron Rifkin eta Jesse Vint aktoreek antzeztu zuten.
Soinu banda Peter Schickele musikagileak konposatu zuen, eta "Silent Running" eta "Rejoice in the Sun" abestiak Joan Baez kantautoreak abestu zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XXI. mendea, Lurrean jada landaretza desagertu da, eta oraindik bizirik dirauten landare apurrak Saturno planetaren orbitan dauden hiru espazio-ntzietan daude.
Freeman Lowell (Bruce Dern) botanikaria Valley Forge deritzon landarearen zainketa eta mantenuaz arduratzen da, eta oraindik noizbait azken landare horiekin Lurra birlandatzeko itxaropena du. Baina egun batez eta ustekabean landareak suntsitu eta Lurrerako itzultzeko agindua jasoko du.
Egoera etsigarri honen aurrean, Freemanek Valley Forge landarea bahitu eta bera dagoen espazio-ontziko gainontzeko kideak hilko ditu, Huey eta Dewey roboten laguntzaz Saturnoko eraztunetatik haratagoko espazio-bidai bati ekinez. Robotak landarea zain dezaten erreprogramatuko ditu eta biziraun ahal izateko dituen azken natur ondareak defendatzeko asmoz espazio abentura bati ekingo dio.
Aktoreak
- Bruce Dern: Freeman Lowell
- Cliff Potts: John Keenan
- Ron Rifkin: Marty Barker
- Jesse Vint: Andy Wolf
- Mark Persons: 1 Drona (Dewey)
- Cheryl Sparks eta Steven Brown: 2 Drona (Huey)
- Larry Whisenhunt: 3 Drona (Louie)
Kanpo estekak