Aita Pennsylvanian (AEB) jaiotako Edwin Miller izan zen, inbertsio banku gizona aurrena eta txinatar arte merkataria gero; espirituaren kultura batu zen eta autolaguntzako liburua irdatzi zuen. Ama, berriz, ingelesa bazen ere, Hegoafrikan jaiotako Josephine "Jo" Miller modeloa izan zuen; New Yorkeko Lee Strasbergeko Arte Akademiaren zuzendaria, yoga irakaslea ere izan zen. Ahizpa zaharrago bat du, Savanna, moda diseinatzailea dena.
6 urte besterik ez zituen gurasoak banandu zirenean eta Sienna eta Savannah Parsons Greenera joan ziren bularreko minbizia tratatzen ari zen amarekin. Aita beste hiru alditan ezkondu zen. Ezkongaietako bat Kelly Hoppen[1] barne diseinatzaile ingelesa izan zen eta 15 bat urte iraun zuten batera. Gero Birjina uharteetara joan zen. Ezkontza hauen ondorioz, Siennak beste 2 senideorde baditu, Charles eta Stephen, eta ahizpaorde ohia ere bai, Natasha Corrett, Hoppenen alaba.
8 urterekin, Miller Ascot-eko, Berkshire, Heathfield St Mary's Schoolera joan zen eta, 18 urterekin, New Yorkera itzuli zen, Lee Strasbergeko Arte Akademian inskribatuz.
Ibilbide profesionala
Modelo
Tandy Andersonekin egin zuen lan Londresko Select Model Management-en, Coca-Cola, Vogue Italia edo Pradaren modelo izan zen eta 2003ko Pirelli egunkarian atera zen toplessen[2][3]. Urte berean, British Vogueren azal izan zen.
Sienna Boho chic estilora asoziatu izan da beti. Pepe Jeans Londonekin 2 urterako kontratua sinatu zuen[4].
2006ko martxoko aldizkaritan atera zen lehen aldiz galtza bakeroen iragarki kanpaina. Vanity Fair aldizkarirako atera zen toplessen eta zigarro bat erretzen. Berriro izan zen British Vogueren azal. 2007an, berriz, U.S. Voguerena.
2009an, BOSS Orange emakumeentzako perfumearen enbaxadore izan zen[5].
2013an, Sienna eta bere bikotekidea zen Tom Sturridge Burberry ingelesaren Trench Kisses kanpainaren aurpegi izan ziren, 2013/14ko udazkena/neguan. Mario Testinok egin zituen argazkiak eta Cristopher Baileyk izan zuen zuzenbide kreatiboaren ardura[6][7].
Zinema
2001ean egin zuen bere debuta South Kensingtonen, Rupert Everett eta Elle Macphersonekin batera eta, handik gutxira, Mark Valley protagonista zen Keen Eddie serie dramatikoan hartu zuen parte.
2004an, bigarren mailako paperak izan zituen Alfie eta Layer Cake lanetan.
2005ean etorri zitzaion protagonista papera Heath Ledgerren ondoan Casanova filman eta, handik urtebetera, Edie Sedgwicken bizitzan oinarritutako Factory Girl pelikulan egin zuen lan, 1960ko hamarkadako goi mailako familia bateko neska eta Andy Warholen musaren papera eginez.
2007an, Steve Buscemik zuzendutako Interview filmean hartu zuen parte[8]. Bertan egindako antzezpenak urte hartako Independent Spirit Awards sarietarako izendapena eman zion. Stardust fantasiazko pelikulan ere parte hartu zuen Michelle Pfeiffer eta
rekin batera besteak beste.
2008anThe Mysteries of Pittsburgh eleberriaren bertsio zinematografikoan agertu zen eta, horrez gainera, The Edge of Love filman ere lan egin zuen Keira Knightley eta Matthew Rhysekin batera[9].
2009an, G.I. Joeren adaptazioa zen, G.I. Joe: The Rise of Cobra lanean Ana Lewisen papera egin zuen eta, AEBetan, bere estreinaldiko lehen astean, filmak 54 milioi dolar bildu zituen[10]. Urte berean, Millerrek Comic Relief deituriko Mamma Mia! filmaren parodian parte hartu zuen, Dawn French eta Jennifer Saunders britainiar komedianteen ondoan.
2010ean, Working Titlen ekoizpena zen Hippie Hippie Shake filman egin zuen lan, Cillian Murphy protagonista zelarik eta Patrick Marber After Miss Julien, berriz, protagonista izan zen Broadwayn.
2012an 5 filmetan hartu zuen parte Siennak. Hauen artean dago The Girl, telebistarako eginiko filma, eta, honi esker, Urrezko Globoetarako lehen izendapena lortu zuen[11]. Pelikulak Alfred Hitchcock zine zuzendariaren eta Tippi Hedren aktorearen arteko erlazio korapilatsua kontatzen du.
2013an, Millerrek A Case of You filma egin zuen Justin Long eta Evan Rachel Wood aktoreekin batera. Pelikula Tribecako Zinemaldian estreinatu zen urte berean.
2014an, Bennett Millerren Foxcather filman lan hartu zuen, Steve Carell, Channing Tatum eta Mark Ruffalo aktoreekin batera; filma Mark Schultz, borroka libreko urrezko domina lortu zuen kirolariaren autobiografia da. Maiatzaren 19an estreinatu zen Canneseko Zinemaldian eta Urrezko Palma irabazteko lehian aritu zen.
Moda diseinatzaile
2006an Millerrek Pepe Jeansentzat moda kapsula bat diseinatu behar zuela iragarri zuten eta proiektua moda marka osoan bilakatu zen gero. Twenty8Twelve deitu zioten, Siennaren jaiotza datari aipamen eginez, eta Pepe Jeansen laguntza finantzarioa jaso zuen. Millerrek diseinatzaile profesional den bere ahizparekin batera diseinatu zuen bilduma eta 2007ko irailean atera zen argitara.
Filantropia
Miller International Medical Corpseko enbaxadore mundiala da eta, 2009anKongoko Errepublika Demokratikora bidaiatu zuen, bere esperientziak blog batean mantentzen dituelarik. Haitira ere joan zen 2010an lurrikarak uhartea astindu zuenean. Millerrek Global Coolekin ere egin zuen lan, Eco Friendly kanpainan, 2007an.
Sienna Erresuma BatukoStarlight Children's Foundationeko enbaxadorea ere bada; haur oso gaixo eta euren familiekin lan egiten dute, munduko ospitaleetara bidaia eta egonaldiak ordainduz.
Gainera, Millerrek Breast Cancer Haven babesten du; zentro honek dohako laguntza programa bat eskaintzen die bularreko minbizia dutenei eta informazioa eta terapiak ere eskaintzen dizkiete gaixoei.
Bizitza pribatua
2004anAlfie filmaren grabazioan Jude Law aktore britainiarra ezagutu zuen eta bien arteko harremana prentsa arrosaren ohiko hizketagai bilakatu zen. Urte bereko gabonetan bikoteak ezkontzea erabaki zuen. 2005ekouztailaren 18an ordea, Lawk barkamena eskatu zion publikoki Siennari emazte ohiarekin (Sadie Frost aktore britainiarra) izandako haurren zaintzailearekin (Daisy Wright) abentura bat izan zuelako. Garai berean, Siennak Lawren lagun zen Daniel Craig aktorearekin harremanetan zebilen zurrumurrua zabalduta zegoen. Euren arteko erlazioa salbatzen ahalegindu ziren, baina, azkenean, urte bereko azaroan hautsi zuten.
2007ko ekainean Rhys Ifans aktore britainiarrarekin hasi zuen erlazio bat[12] eta, bikoteak ezkontzeko hitza eman zion elkarri 2008an, baina, hilabete batzuk geroago, Millerrek Ifansekin amaitu zuela jakin zen. Biek dute eskuin eskumuturrean enara bana tatuaturik.
2008ko ekainean, Miller Balthazar Getty aktorearekin hasi zen harremanetan. Geroago, Siennak bi egunkari salatu zituen bera eta Getty elkarrekin agertzen ziren argazki batzuk publikatu zituztelako. Harreman hau ere 2009ko apirilean amaitu zen.
2009ko abuztutik urte bereko urrira arte George Baker DJarekin ibili zen[13].
2009ko abenduan Miller eta Jude Law elkarrekin ateratzen hasi ziren berriro Broadwayko ikuskizunetan. Gabonak Barbadosen pasa zituzten Lawren 3 umeekin batera[14]. 2011ko urte hasieran harremana berriro eten zuten[15].
2011ko otsailean, Sienna Tom Sturridge aktore britainiarrarekin ateratzen hasi zen eta 2012kourtarrilaren 6an euren lehen umearen zain zeudela jakinarazi zuten. Urte bereko otsailean ezkon hitza eman zuten eta, uztailaren 8an, Siennak neskatxa bat erditu zuen Londresen, Marlowe Ottoline Layng deitu ziotena[16].
Siennak nazionalitate bikoitza dauka, britainiarra eta estatubatuarra; Birjina uharte amerikarretan atera zuen gidabaimena, han errazagoa zelako, baina AEBn eta Erresuma Batuan gidatu ahal du.