Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Alvin C. York (Gary Cooper) estatubatuar hillbilly baserritar gazte langile eta gogotsua Tennessee estatuko Cumberland mendien magalean dauden baserri giroko herrixketako batean bizi da. Bere akats bakarra: zurrut egitea. Alvin neska batez (Joan Leslie) maitemindua dago, baina haren familia goi maila sozialekoa denez euren alaba maila apaleko mutil batekin ezkontzea galaraziko du.
Bestalde, York bakezalea eta kontzientzia eragozpenaren aldekoa da, baina Lehen Mundu Gerra hasi eta AEBtako Armadan sartu etea Europara borrokatzera joatea derrigortua egongo da, azkenean gerra heroi eta sarjentu gisa jaioterrira itzuliko delarik.