Adriatikoko kostaldean kokaturik dago, Vratnik (694m) mendiaren azpian. Mendi honek banatzen ditu Velebit eta Gorski Kotar mendikateak. Bere kokapenagatik bora izeneko haizeak jotzen du Senjen, Adriatikoko herririk hotzenaren fama duelarik.
Historia
Kuk mendixkan jadanik bizi ziren iliriar leinuetako lapodeak duela 3.000 urte. Greziarrek K.a. IV mendean Attienities kanpalekua aipatzen dute eta K.a. II mendean erromatarrekSenia sortu zuten iliriarren aurka ekiteko. Dalmaziar kostaldeko kai garrantzitsuena izan zen beraientzat, Kvarneko golkoa (erromatarrek Mare Quaternarium deiturikoa) kontrolatzen baitzuten bertatik.
V mendean avaro eta kroaziarrek hiria arpilatu eta bertan finkatu ziren. 1169an Senjeko elizbarrutia sortu zen. 1184ean Bela III.a HungariakoakTenpluko ordenari eman zion hiria eta 1271ean Krk uharteko Frankopan familiak eskuratu zuen.
Otomandarren eta veneziarren aurka babesteko 1469an kapitaintza militarra ezarri zen Senjen eta herriak inguruko herrietako milaka errefuxiatu hartzeko tokia sortu zituen. 1558an Nehaj muinoan Nehaj gotorlekua eraiki zen. Otomandarren aurkako borroketan Uskociak nabarmendu ziren. Hauek gerrilla taktikak erabiltzen zituzten kortsario kroaziarrak ziren. Habsburgotarrek 1617an Venezia eta Konstantinoplarekin bake itunak sinatzean Uskociek alde egin behar izan zuten Senjetik.
XVIII mendean Rijeka eta Karlovac arteko Josefina errepidea Senjetik pasatu zen eta herriak azpiegiturak modernizatzeko aprobetxatu zuen, batez ere kai ingurua. Trenak ordea Senj ekidin zuen eta merkatal itsasuntziek Rijeka eta Trieste hobetsi zituzten.