Sehaska (Le berceau, frantsesez) Berthe Morisot emakume margolari inpresionistaren margolan ospetsua da. 1872an egina, familia giroko eszena jasotzen du. Gaur egun Parisko Orsay museoan ikus daiteke.
Deskribapena
Morisotek lan honetan bere arreba Edna Portillon haren alaba Blancheren loa zaintzen erakusten digu. Haurra bere sehaskan dago emakumea hari begira dagoen bitartean. Bi protagonistak oiha arinez inguratuta daude, gortinarena batetik, sehaska babesten duenarena, bestetik. Argia oihaletan eta emakumearen aurpegian zentratzen da. Ormen kolore ilunek, bestetik, gaua adierazten dute. Edna kaleko arropaz dago jantzita, soineko urdin batekin, dotore jantzita dago, alegia.
Historia
Margolana lehen aldiz 1874koapirilaren 15ean ireki zen Erakusketa Inpresionistan erakutsia izan da. Erakusketa hau Parisen egin zen, Gaspard-Félix Tournachon argazkikariaren tailerrean, Capucines Boulevardena. Lanak ez zuen arrakasta handia izan; Morisotek 800 frantziar libera eskatu zituen haren truke[1] baina, nahiz eta zenbait arte-kritikoen laudorioak jaso, lana saltzea ez zuen lortu. Sehaska Portillon familiaren ondarean gelditu zen. 1930eanLouvreko museoak erosi zuen.
1947tik1986raGalerie nationale du Jeu de Paumean erakutsi zen, Tuileriak lorategian; han Louvreko museoa Inpresionismoko lan nagusiak biltzen saiatu zen. Orsay museoa sortu zutenean margolana hara eraman zuten.
Azterketa
Sehaskan Morisotek lehenengo aldiz amatasun gai azaltzen du; hurrengo lanetan gaian sakonduko luke. Margolan honetan Édouard Maneten eragina nabaria da. Gogoratu behar da Morisotek Maneta Louvren ezagutu zuela, 1868an, eta haren anaiarekin, Eugènerekin, 1874an ezkondu zenla.
Konposizio honetan diagonal baten gainean eraiki dela oso garbi da, hau da, ama gaztearen begirada eta alabaren buruaren gainean eraikitako diagonalaren gainean. Diagonal hori ezkerreko besoaz indartu egitan da; azken hori, modu batez, haurraren besoak erantzuten dio.
Morisotek lan honetan kolore gutxi erabili zituen: zuria, arrosa, urdina... Pintzeladak arinak dira, bestetik. Margolanean dena da lasaitasuna, gozotasuna, babesa. Lan honekin, Claude Monetek egindako beste batzuekin, haurtzaroaren ikuspuntu berri bat landu zen.
Erreferentziak
↑Rewald, John (2007). Histoire de l'impressionisme. Paris: Hachette. 214.or. ISBN 9782012793743.