Segundo Galarza

Segundo Galarza
Bizitza
JaiotzaSegura1924ko irailaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLisboa2003ko urtarrilaren 4a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0301673 Musicbrainz: 12eb2a46-d680-4016-8c19-941067490828 Discogs: 1452132 Edit the value on Wikidata

Segundo "Xegundo"[1] Ramón Galarza Araco, Shegundo Galarza portugesez, (Segura, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1924ko irailaren 7a[2] - Lisboa, Portugal, 2003ko urtarrilaren 4a[2][3]) Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea zen. Ramón Galarza portugaldar musikariaren aita zen.

Aita Jazinto Galarza txistularia zuen.[4] Xegundok 6 bat urte zituenean pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen Segurako elizako organistarekin. Ondoren Beasaingo Kontserbatorioan eta Ordizian piano-klaseak hartzen hasi zen. Azkenik, Bilbora joan zen eta 5 urteko piano-ikasketak hartu zituen.

Ondoren, Donostiako Klub Nautikoan eta Donostiako Tenis Klubean jotzen hasi eta ezaguna egin zen. 1948an, 24 urte zituela, Estorilgo Kasinoan (Portugalen) jotzea eskaini zioten. Xegundok eskaintza onartu eta Portugalera joan zen. Kasinoan egunero jotzen aritu zen 1950eko maiatzera arte.

Ondoren, "A Chaupana" eta "Aquarium" izeneko jatetxeetan jotzen aritu zen 1951. urtera arte, eta bere lehenengo 3 diskoak grabatu zituen Melodia diskoetxearekin. 1951ren urriaren 21ean Luandara joan zen, "Restauração" zinemaren inauguraziorako, eta 1952ko apirilera arte. Gero, Lourenço Marques hirira (gaur egungo Maputo) joan zen 6 hilabetez Polana hotelean jotzeko. Mozambiken, bere lehen alaba jaio zen, Teresa izenekoa.

1952tik 1954ra Johannesburgen egon zen Springbok Irratian eta no Du Barry Jatetxean jotzeko kontratuarekin. Tarte horretan 6 disko grabatu zituen Decca diskoetxerako. 1954an Lourenço Marquesera itzuli zen Polana hotelean jotzera, 1955eko maiatzera arte.

Egunero jo zuen Palácio hotelean. Estoril diskoetxearekin sinatu zuen eta 4 Lp grabatu zituen.

RTP irrati-telebistak Galarza eta bere biolin-orkestra gonbidatu zuen asteroko telebista-saioa aurkeztera. Saioak harrera ona izan zuenez, 100 saio baino gehiago eman zituzten.

Bai bakarlari, bai bere biolin-orkestrarekin, 50 LP inguru grabatu zituen Portugalen eta Espainian. 1964an, bi saio grabatu zituen Edmundo Rossekin "World of Latin American Entertainement"-entzat.

1998ko azaroan, Xegundoren 50 urteko ibilbidea Portugalen ospatzeko omenaldia egin zuten Estorilgo Kasinoan.

2003ko urtarrilaren 4an hil zen, 78 urterekin, gaixotasun luze batek jota.

Diskografia

Diskografia euskaraz

  • Akelarre-Bi (1973, Bartzelona)
  • Aita Donostia - euskal preludioak (1973)
  • Akelarre-Lau (1974, Bartzelona)
  • Akelarre-Bost (1974, Bartzelona)

Besteak

  • A Musica Que O Povo Fez (1974, Mozambike)
  • Holiday in Portugal

Erreferentziak

  1. Olea, I.. (1970). (pdf) Goierriko lorak. Tolosa (Gipuzkoa): Auspoa Liburutegia, 110 or..
  2. a b (Portugesez) «MORREU MAESTRO SHEGUNDO GALARZA» Correio da Manhã 2003-01-05 (Noiz kontsultatua: 2016-08-15).
  3. «Segundo Galarza musikaria zendu da» Argia 2003-01-07 (Noiz kontsultatua: 2016-08-15).
  4. «Xegundo Galarza musikari segurarrak 50 urte daramatza Portugalen» (pdf) Goierritarra 161 zkia.: 12-13 orrialdeak. 1999ko ekainak 18 (Noiz kontsultatua: 2016-08-15).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!