Sebastián Irarrázaval (1967) arkitekto txiletarra da, hiriko plangintzako graduondoko ikasketak egin dituena Londresko Architectural Association-en. 1999an Arkitektura Bulegoen Elkarteak (AOA) arkitekto gazterik nabarmenena izendatu zuen.
Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalako Arkitektura Eskolako arkitektura-tailerreko irakaslea da 1994tik eta Venezuelako Unibertsitate Zentralean, Arizonako Unibertsitatean eta Bostoneko MIT-en irakasle bisitaria da.
2017an Royal Institute of British Architects (RIBA) erakundeak International Fellow izendatu zuen, britainiarrak ez diren arkitektoei diziplinari egindako ekarpenagatik ematen zaiena. [1]
Lanak
- Konstituzioko Liburutegi Publikoa [2]
- Casa Oruga
- Escuela de Diseño de la Pontificia Universidad Católica de Chile
- Hotel Índigo Patagonia
- Casa 2Y
- Casa en Beranda
- Casa en la Reserva
- Casa Ocho al Cubo
- Pabellón 120
- Txile pabiloia Hong Kong eta Shenzhen 2012ko Arkitektura eta Hirigintzako Bienalean
Erreferentziak
Kanpo estekak