Sebastián Eslaba Lazaga (Eneritz, Nafarroa, 1685eko urtarrilaren 19a - Madril, 1759ko ekainaren 21a), Cartagena de Indiasko defentsaren markesa, euskal militar eta politikaria izan zen.
Espainiako Armadan karrera egin zuen. 1740 eta 1749 artean Granada Berriko erregeorde izan zen. Bere agintaldian Blas Lezok Cartagena de Indias defendatu zuen britainiarren aurka[1].
Erreferentziak
- ↑ Rodríguez Maldonado, Carlos. (1952). «Don Sebastián de Eslava y don Blas de Lezo» Boletín de historia y antigüedades (Bogota) 39 (447–448): 76–84..
Kanpo estekak