Sebastian Salaberria Iartzabal (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko abenduaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 2003ko abuztuaren 16a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.[1][2]
Biografia
Oiartzungo Elbitxuri baserrian jaioa, Gerra Zibilean ibili zen.[3]. Altxatuen armadan erroldaturik, gerran jaso zituen tiroen ondorioz ezker oina moztu behar izan zioten eta beste hankan zauri latzak izan zituen. Gero, Donostiako ur-andelean lan egin zuen.[4]
Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.
Lanak
Narrazioa
Bertsoa
Erreferentziak
Erreferentziak