Saturday Night Fever (euskaraz 'Larunbat Gaueko Sukarra') 1977ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma da, Nik Cohn idazlearen Tribal Rites of the New Saturday Night eleberrian oinarritua.
Filmak John Travolta aktorea nazioartean ospetsu bilakarazi zuen, bai eta Bee Gees ingeles talde aski ezagunaren Stayin' Alive ("Bizirauten") eta Night Fever ("Gaueko Sukarra") abestiak ere. Gaur egun kultuzko filma da, batez ere, 1970eko hamarkadako herri kultura eta estetika nahiz disco musika zaleen artean.
1983an Sylvester Stallonek zuzendu eta gidoia idatzi eta Travolta berak antzeztutako Staying Alive jarraipena izan zuen, baina jada jatorrizko filmaren arrakastarik gabe.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1977an, New York hiria: mundu osoko gazteria disco musikaren doinu erakargarriarekin dantzan dabil. Aste osoz Brooklyn auzoko margodenda baten lanean jardun ondoren, Tony Manero (John Travolta) gaztea larunbat gauaz gozatzeko tentuz prestatu da: Brut koloniaz busti, loredun ator estua, telazko kanpai-galtzak eta plataforma-zapatak jantzi ditu. Hirian moda-modan dagoen diskotekan, Tony dantzalekuko oilarra da, bertaratzen diren guztiak ongien dakien gauza egiten txunditurik lagatzen dituelako: dantza.
Aktoreak
Ikus, gainera
Lanpo loturak
Kanpo estekak