Santa Klarako itsasargia Donostian (Gipuzkoa) dagoen itsasargia da, Santa Klara uhartean hain zuzen ere[1]. Mendebaldean Igeldoko itsasargia eta ekialdean Platakoa (Pasaia) ditu kostakide.
1864. urtean eraiki zuten, bertan zegoen San Bartolome Ermita desagertu ondoren. Itsasargia elektrifikatu eta automatizatu egin zen 1962an, eta orain ohi duen bezalaxe lau segundotik behin distiratzen hasi zen, 12 itsas miliako irispidearekin.[2]
Cristina Iglesias eskultore donostiarrak 2019ko irailean ekin zion eskultura bat egiteari eraikin honen barruan,[3] eta 2021ean inauguratu zen, Hondalea izenarekin.[4] Itsas leize bat irudikatzen duen eskultura hori egiteko lanek 1,5 milioi euroren aurrekontua zuten, baina azkenean bost milioi euroren kostua izan zuten.[5]