Santa Isabel katedrala Erromatar Eliza Katolikoaren katedral bat da, Ekuatore Gineako Malabo hiriburuko Independentzia hiribidean kokatua, eta hango artzapezpikutzaren egoitza.[1] Katolizismoa da Ekuatore Gineako erlijio nagusia, eta katedral hau da Ekuatore Gineako eliza katolikorik handiena.
Katedralaren eraikuntza 1897an hasi zen, lurralde horietako parrokiarrek, merkataritza-konpainiek eta Espainiako gobernuak, garai hartan jabea, emandako diruarekin. Tenpluko arkitektoa Luis Segarra Llairadó izan zen, eta 1916an inauguratu zen. [2]
Tenplua da neogotiko estilokoa; azpimarratzekoak dira fatxada, bi 40 metroko altuerako dorre alboetan dituena, eta hiru nabeko egitura. [2]
2020ko urtarrilaren 15eko arratsaldean teilatuan eragin zuen sute handia izan zuen. [3]