San Martín de Elinesko kolegiata (gaztelaniaz: Colegiata de San Martín de Elines) Kantabriako Valderrediblenen San Martín de Elines herrian (Espainian) dagoen Erdi Aroko eliza garrantzitsua da.
Erdi Aroan Valderredible haranaren monasterio garrantzitsuena izan zen. Gaur egun, 1931tik, Espainiako Kultura Ondarea izendapena du[1] Hala ere, bere garrantzitsua ezaguna izanik, kasik ez dira elizaren inguruko dokumentazioa gorde. Antza, XI. mendean garrantzia bazuen zere eta hilerrian ferra arkuak eta baita ere klaustroaren iparraldeko orman estilo bereko leiho batzuk ikus daitezke. Dirudienez, arte mozarabiarreko egitura 1102an erabat hondatu zen; ziur aski data horretan hasi gaurko eliza erromanikoaren eraikuntza, Kantabriako lehenetariko bat. Dena dela, klaustroa XVI. mendekoa ematen du.
Aipatutako ferra arku eta leiho mozarabiarrekin batera, klaustroan oso ornitutako sarkofagoen bilduma gordetzen da. Horietako batek, XIII. mendekoa, erliebe gotikoak erakusten ditu; ezpata luze batez, 1231 urtea jasotzen da bertan. Sarkofago berean Donejakue bideko sinboloa den maskorra ageri da eta hortik Santio bidean hil zen noble bat izango zela pentsa dezakegu.
Kanpoan abside bat eta erlaitzean ikusten diren hagaburuak ikusgarriak dira. Abside horren eskuineko horman bi apostoluen margolan erromanikoa ikus daiteke, Kantabriako bakarra.
Nahiz eta eliza honen inguruan dokumentazio gutxi izan, bertan Miseria de Ome (Gizonaren Miseria) liburua idatzi zen. Hau da Cuaderna Vian idatzitako liburu gutxieneko bat.
(Gaztelaniaz):Arteguías webgunea. (Gaztelaniaz):Valderredible udaletxearen informazioa.