78000
444
San Luis Potosí Mexiko erdialdeko hiria da, San Luis Potosí estatuko hiriburua, eta San Luis Potosí udalerriko burua. Mexikoko erdialdeko goi-lautadan dago. 2010ean hiriak 722.772 biztanle zituen, eta udalerriak 772.604 biztanle.[1] Unibertsitatea, apezpikutegia eta aireportua ditu, eta burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da.
Oso hiri ospetsua izan zen Espainiar Inperioaren garaian, zilar-hobi aberatsak aurkitu baitziren; hain zuzen ere, zilar eta urre meatzeak ustiatzeko sortu zen hiria, 1592an.[6]
Merkataritza eta industria (metalurgia, tabakogintza, ehungintza, janari-industria, industria kimikoa, eraikuntzarako gaiak, papergintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Kolonia garaietako monumentu ugari gorde ditu hiriak. Aipagarriak dira, besteak beste, XVII. mendeko katedral barrokoa, XVIII. mendeko San Frantzisko eta Karmen elizak, Arma plaza, eta Juárez plaza neoklasikoa.