San José (sumendia)

San José (sumendia)
Datu orokorrak
Garaiera5.856 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak33°46′54″S 69°53′50″W / 33.7817°S 69.8972°W / -33.7817; -69.8972
MendikateaAndeak
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaMendoza probintzia
Argentinar departamentuaTunuyán Department
Mendizaletasuna
Lehen igoera1931

San José de Maipo edo, besterik gabe, San José Erdialdeko Andeetako sumendi bat da. Argentinako ( Mendoza probintzia ) eta Txileko ( Santiago eskualde metropoliarra ) mugan dago, zeinen lurraldean gailurra dagoen.

Txileko Santiagotik 60 km ekialdera dago, San Gabriel herritik gertu, San José de Maipo udalerrian, haranaren hondoan, bere tamaina handiagatik aho zabalik uzten du, hondoko eszenografia eta mugako hesi natural bezala kokatuz. Volcán ibaia sortzen du, eta bere multzo bolkanikoa bi eraikin bolkaniko hauek osatzen dute: bata, erdiko lau kraterrekin, hauen erdian krater aktiboa dagoelarik, aktibitate fumaroliko ia iraunkorrarekin, eta bestea krater zabal eta ireki batez osatua, bi kono txikirekin, El Marmolejo muinoa (6108 m) bezala ezagutzen dena. Hegoaldeko Andeetako Behatoki Bolkanologikoaren arabera, San Jose sumendi aktiboa da, portaera egonkorra duena, baina ez dakarrena berehalako arriskurik biztanleentzat.

San Jose sumendiaren iparraldeko tontorrerako lehen igoera 1920an izan zen, Juan Gwinnerrek sumendiaren bigarren mailako tontorrera itsas mailatik igotzen diren 5740 metrotara iritsi zenean. Hala ere, 1931n, Otto Pfenniger eta Sebastian Krückel sumendiaren tontor nagusira igotzen dira (hegoaldeko gailurra), kraterraren tamainagatik eta barnealderantz zintzilik dauden glaziarrengatik harrituta geratuz.

Sumendi honen elementu aipagarrien eta ospetsuenetako bat Plantat aterpea da. Aterpe hau 3130 metroko altitudean dago, Enrique Plantat jaunak eraiki zuen 1937an, bere arrebaren eta DAVeko (Andeetako Alemaniako Kluba) kide batzuen laguntzarekin. Hasieran, Plantat eterpeak hainbat erosotasun zituen, baina izan dituen zorigaiztoko harrapaketengatik, gaur gutxienekoa dauka. Azken hori gorabehera, komunitateari zabalik jarraitzen du. Hainbat sumendiren ondoan dago. Orain arte ez du erupzio handiagorik egin. Beste sumendi batzuetatik gertu dago, hala nola: Tupún Gatito sumendia, Maipo sumendia, etab.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!