San Bartolome baseliza Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen baseliza bat da, San Bartolome auzoan.
Kokalekua
Izen berdineko San Bartolome auzoan dago, N-1 errepidea eta Oria ibaiaren alboan eta Ordiziako Eroski merkatalgunearen sarbidean.
Historia
San Bartolome baselizaren inguruan sortu zen Ordizia. Baseliza honen inguruan altxatu ziren udalerriaren lehenengo baserriak, inguruetako mendietako baserrietatik haranaren behealdera jeitsi ziren aurreneko ordiziarren bizilekuak. San Bartolome baseliza izan zen lehenengo harria, eta Ordiziaren ikur nagusia.
Baseliza 1859. urtean erabat berriztatua izan zen, Napoleondar Gerretan frantses tropek beraien erretiratzean guztiz erre baitzuten.
Eraikina
Sarrerako ate ederra dauka eta garai batean hiru aldare izan zituen. Gaur egun San Bartolomeren irudi bat dauka, alboan Lurdesko Ama Birjina eta Bihotz Sakratua dituelarik. Alboetako hormetan San Joseren eta Maria Birjinaren koadroak daude. Historialari batzuk diotenez, Alfontso X.a Gaztelakoak udala sortu zuenean, jada baseliza aurretik ba omen zegoen.
-
San Bartolome baseliza.
-
San Bartolome baseliza.
Kanpo estekak