San Adriango mendi-aterpea edo Lizarrateko mendi-aterpea Aizkorri mendilerroaren Gipuzkoako aldean dagoen mendi-aterpea da. Lizarratetik oso hurbil dago, 980 metroko garaieran. Aizkorri mendilerroko edozein menditara igotzeko abiapuntu aproposa da. Gaur egun, itxita dago, berritzeko lanak egiten ari direnez.[1]
Aterpe honetara heltzeko ohiko bidea da Otsaurte mendatetik abiatzen den mendi-pista hartzea. Aterpetxetik ehunka metro batzuk beheragoraino eramango gaitu.
Mikeleteen etxe izateko eraiki zuten. Arabatik Gipuzkora sartzen zirenek zerga bat ordaintzen zuten, hots, muga igarotzen zuten salgaien kontrolatzeko aduana modukoa zen.