Samotraziako Hegodun Garaipena, baita ere Samotraziako Garaipena eta Samotraziako Nike bezala ezaguna, (grezieraz Νίκη της Σαμοθράκης / Níkê tês Samothrákês) mukulu biribileko eskultura bat da, aro helenistikoko eskola rodastarrari dagokiona. Parisko Louvre museoan dago.
245 zentimetroko garaiera du eta K.a. 190. urtean egina izan zen, haitzurdinez. Kabiroen santutegitik dator, Samotrazian. Aditu batzuek, nolabaiteko ziurtasunez Rodasko Phitokritok egina dela uste dute. 1863an arkeologo afizionatua zen Charles Champoiseau frantziar kontsulak aurkitu zuen, Samotraziako greziar uhartean.
Aurkitu zenean, Demetrio Poliorzetesek zizelkatua izatea agindu zuela uste izan zen arren, honek, Ptolomeo I.a Soterren aurka Salaminan K.a. 306an lortu zuen garaipena ospatzeko, K.a. 294tik K.a. 288rarte ateratako txanponetan agertzen baitzen, eskultura hau K.a. II. mendean datatua egon izateak, zentzuzkoago egiten du Antioko III.a Megasen aurkako garaipenak ospatzeko eraiki zela pentsatzea.
Hegodun Garaipenaren emakume irudia, itsasontzi baten brankan pausatzen da, emakume irudiaren oinarri bezala dagoena. Irudiaren gorputzak, bihurdura leun eta polit bat du. Mantu eta tunika fin batean bilduta doa, gorputzera itsasten diren arropak, bere anatomia ikusten uzten dutenak, Fidiasen obrei ematen zaien "arropa busti"en teknika gogorarazten duen teknika. Mantuak, biribil bat eratzen du eskuineko iztarrean, ondoren hanka artean erortzeko, garaiko beste emakume irudietan oso ezaugarritsua den konposaketa bat eratuz.
Haizeak astindutako arropek dramatismoa eratzen dute, oraingoan goxoa, rodastar eskultura eskolako hain ezaugarritsua dena, helenismoko barrokoenetako bat.
Marinettik, Le Figaro egunkarian 1909an argitaratutako manifestuan, eskultura hau erabili zuen eskultura beraren aurkako, eta, zabalkuntzaz, kutsu klasizista duen arte tradizionalaren aurkako erasoa kondentsatzeko, industrializazioaren aurrerakuntza teknikoak gurtzen zituen arte berri baten alde. Honela, honako hau irakur daiteke: "lasterketetako auto bat Samotraziako Garaipena baino ederragoa da".
Zehaztu behar den gauza bat, zera da: Bere hegoetako bat, zati batean behintzat, ez da jatorrizkoa, zaharberritze baten emaitza baizik.
Bitxikeria bezala Nike kirol marka ezagunak, izena eta irudia (hego eran), eskultura honen omenez hartzen dituela aipatu behar da.
Kanpo estekak