Salò o le 120 giornate di Sodoma 1975eko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Sadeko Markesak idatzitako Sodomako 120 Egunak liburuan oinarritua dago. Paolo Bonacelli, Giorgio Cataldi, Umberto Paolo Quintavalle, Aldo Valletti, Caterina Boratto, Elsa De Giorgi, Hélène Surgère, Sonia Saviange eta Inès Pellegrini aktoreek antzeztu zuten.
Heriotzaren Trilogia izena jasoko zuen hiru film saileko lehena izatea aurreikusia zegoen, alegia, aurretik Pasolinik burututako Bizitzaren Trilogia (Il Decameron, I racconti di Canterbury eta Il fiore delle Mille e una notte) zeritzonaren jarraipena, baina Pasoliniren erailketak proiektua bertan behera gelditzea suposatu zuen.
Filma botereak gizakiekin burututako gehiegikeriak nahiz faxismoaren aurkako salaketa argi eta garbia da. Italiako Errepublika Soziala hartu zuen filmerako inspirazio-iturri. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1943, Italia. Etxe batean, faxismoarekin lerrokatuak dauden lau jauntxo lau emagaldu ohiekin, bi sexuetako gazte talde batekin, eta preso hartu dituzten partisano eta partisanoen seme-alabekin bilduko dira. Etxean inor ez dago jaunek ezarritako joko arauetatik kanpo: transgresio oro heriotzarekin zigortua dago. Gainera, jaunek edonoren bizitzarekin nahi eta desio duten guztia egiteko baimena dute.
Aktoreak
Iruditegia
Kanpo estekak