SallustianoErroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan hamazazpigarrena da.
Historia
Antzinako Erromaren garaian Salustioren lorategiak (Horti Sallustiani) zeuden eremu honetan, hortik rionearen izena. Venus Ericinaren tenplua eta Fortuna jainkosaren tenplua aurkitzen ziren inguruan. Egindako indusketetan obelisko bat ere aurkitu zuten, Obelisko Sallustianoa, Salustioren hipodrodo pribatuaren dekorazio izan omen zena eta gaur egun Trinità dei Monti elizaren aurrean kokaturik dagoena.
410. urtean Alariko I.arenbisigodoek Salustioren villa erasotu, harpilatu eta akueduktoak suntsitu zituzten. Uraren eskasiaren erruz eremua erabat despopulatu zen.
XVI. mendean Sixto V.akaquedotto Felice akueduktoa eraiki zuen eta 1608an Scipione Borghese kardinalak Santa Maria della Vittoria eliza eraikitzeak rionearen errekuperazioa ekarri zuen. Eremua urbanizatzen hasi zen eta Boncompagni familiak jauregi eta eliza berriak altxatu zituen.
Rionea bera XIX. mendean eratu zen, aurrez Treviren parte izan baitzen.