Aintzinako Erromako Isisen tenplu erraldoiaren alboan zegoen pinaburu itxurako brontzezko iturriak ematen dio izena. Iturria San Piter bsilika zaharrera mugitu zuten eta XV. mendean orain dagoen tokian kokatu zuten.
Pigna iturri hau ardatz hartuta inguruan eratuz joan zen rionea, luzetara, ipar mendebaldeko muturrean Agriparen Panteoia eta hegoekialdean Venezia enparantza zituela.