Saint-Jean ospitalea (frantsesez: l'hôpital Saint-Jean) Frantziako Erdi Aroko antzinako ospitalea da. Angersen dago (Maine eta Loira). Monumentuaren estiloa gotikoa da, Plantagenet gotikoaren motatakoa. 1870ean bertan Hôtel-Dieu de Angers egokitu zen, Frantziako ospitale zaharrenetariko bat une hartan.[1] San Juan ospitalea 1840tik Frantziako monumentu historiko bezala dago sailkatuta.
1175an, Étienne de Marsayk, Anjouko seneskala, Angersen ospitalea sortu zuen. Horrekin Henrike II.a Ingalaterrakoaren agindua bete zuen; agindu horrekin, antza, Ingalaterrako erregeak Thomas Becketen hilketa zuritu nahi zuen.
Hasiera-hasieratik ospitalea klerigoen menpe egon zen. XVII. mendean, ordea, haren egoera asko okertu zen eta, ondorioz, Angerseko herriak haren menpe hartzea erabaki zuen. XIX. mende arte 500 gaixo jasotzeko aukera zuen baina gertu Sainte-Margueriteren ospitalea ireki zenean, haren funtzioa ospitale bezala galdu zen. Ondoren biltegi moduan erabili zen. 1874tik museo arkeologiko bezala ireki zen. Urte batzuetan eraikinaren erabilera bertan-behera gelditu zen. 1967an, ordea, Chant du monde tapiza egokitu zen bertan eta Jean-Lurçat museoa bihurtu zen.
Oraindik Erdi Aroko eraikin batzuk gordetzen dira:
Jean Lurçat Tapizeria Garaikidearen museoa 1967an sortu zen. 1966an Jean Lurçat (1892 -1966) hil zen eta Angers herriak Simone Lurçat emazteari haren tapiz nagusia erosi zion, Chant du monde izenburukoa. Lana ospitalean egokitu zuten eta museoaren ibilbideari hasiera eman zion.
(Frantsesez)(Gaztelaniaz):Jean Lurçat Museoa Angerseko udalaren webgune ofizialean.