SOS Children's Villages (alemanez: SOS-Kinderdorf International) nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Hermann Gmeiner austriarrak 1949an sortua. Erakundeak familia-eredu batean oinarritutako haurren zaintzea du helburu. Gurasoak galdu dituztelako edo gurasoek ezin dituztelako arrisku egoeran dauden haurrei zuzenduta dago.[1]
UNESCOren kidea da eta aholkulari iraunkorra NBEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan. Egun, munduko 134 herrialdetan lan egiten du, gutxienez 60.000 haur herrixka ezberdinetan banatuta, eta 500.000 baino gehiago eskolen, zentro sozialen, medikuen eta GIB/HIESa duten haurrentzako laguntzen bidez.
Erreferentziak
- ↑ Gmeiner, H. (1988). Las Aldeas Infantiles SOS. SOS-Kinderdorf-Verlag.
Kanpo estekak