Ruiz de Aldaren ortoargazkiak

Ruiz de Aldaren ortoargazkiak
Jatorria
Sortzailea(k)Julio Ruiz de Alda
Ezaugarriak
Emanaldia
Hasiera-data1927
Amaiera-data1934

Julio Ruiz de Aldaren ortoargazkiak Nafarroan eta Araban hegazkinez hartutako ortoargazki sorta handi bat da. 1927 eta 1934 urte artean Ruiz de Aldak egindako hegaldietan, Nafarroa Garaiaren %70 inguruko azalera estali zuen bere argazkiekin, balio historiko handiko sorta bat osatuz.[1]

Argazki sorta hori, 1.511 ortoargazki, ikus eta erabil daiteke Wikipedian, Wikimedia Commonsen baitaude jabari publikokoak izanik.[2]

Ezaugarriak

Argazkiak eginak daude 1.000 metroko altueratik oro har, eta garaiko baldintzetarako, bikaintasun teknikoarekin eginak daude. 9.886 plaka dira 7.150 km2-ko azalera erakusten dutenak.

Gorde direnak kopia batzuk dira, 20x30 zentimetroko plakak, non eta jatorrizko 10x15 zentimetroko beirazko plakak zirela uste den. Ondare hori Lur-Ondarearen Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuaren atal batek, dauka jabetzan. 2007an digitalizatu egin ziren, eta 2019an ikuskatze publikorako moldatu zituen Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Kartografia Atalak (SITNA), beste erakunde publiko nafar batek. Digitalizazioa egin zen 20 µm-tako erresoluzioarekin, baina okerrak ere badaude, inguru ez argiak, han eta hemenka. Emaitza da irudi jarraitu bat, 25 zentimetro pixeleko erakusten duena, eta 10 metroko geokokapen errore ertain bat dute.[1]

2021ean, Euskarabideak diruz lagunduta, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak lana egin zuen irudiak Wikipediako Commons biltegi askera igotzeko. Plaketatik irudi digitala moldatu zen moduan, banakako argazkietan zatitu zen berriro digitalizazioa, Nafarroa Garaiko 1.511 argazki sortuz, eta Arabarako ia 450.

Nafarroa Garaian, estaldura %70ekoa da, eta hutsuneak Erriberako herri gutxi bakan batzuetan daude batik bat. Araban ekialdea hartu zuten hegaldiak, ez herrialdearen parte handiena. Argazkiak kalitate oso handikoak dira, eta ez dago horrelako beste bilduma zaharrik. Hirigintzak eraldatu dituen herriak daude tartean, edo desagertutako egiturak, hala nola Galarko eta Ibargoitiko gatzagak.

Adibideak

Barañain, herrixka txikia zenean, Iruñerriaren hedapen urbanistikoa baino lehen.
Getze Galarko gatzagak, gerora desagertuak.


Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) SITNA. (2019-06-10). «Las primeras y casi centenarias imágenes áreas de Navarra puestas en valor en forma de ortofoto» Navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  2. Gonzalez, Galder. (2022-02-08). Julio Ruiz de Aldaren aireko altxorra, Commonsen – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!