Alemaniako ipar-ekialdeko portu nagusia da, eta lotura zuzena du Danimarkako portu garrantzitsuenekin. Arrantza eta industria (janari industria, ontziolak, altzairugintza, kimika industria, zurgintza, tresneria kimikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa, XIV. mendeko San Nikolas eliza, XV. mendeko udaletxea (aurrealde barrokoa) eta XIV-XVI. mendeetako harresiko ateak eta hondakinak.
XI mendean eslaviarrek Roztoc herrixka sortu zuten, zeinak ibaiaren zabalgunea esan nahi duen. Hala ere 1161ean Valdemar I.a Danimarkakoak su eman zion herriari eta erabat suntsitua gelditu zen. Ondoren merkatari alemaniarrek hiru herri sortu zituzten bertan, bakoitza eliza baten inguruan kokatzen zelarik; San Petriren eliza (gaur egungo alde zaharra dagoena), Andre Mariaren eliza (gaur egungo merkatu berriaren inguruan) eta San Jaimeren eliza (gaur egungo unibertsitatearen inguruan). Berehala baina hiru herriek hiri bakarra osatu zuten.
Hansa hiria
Hansa Ligan sartzerakoan hiriaren gorakada etorri zen eta XIV menderako Mecklenburgeko hiri garrantzitsuena bihutu zen bere 12.000 biztanleekin. Bere jarduera ekonomiko nagusia ontzigintza zen, izan ere Itsaso Baltikoan zebiltzan itsasontzi gehienak bertan eginak zeuden. 1419an Europako Unibertsitaterik zaharrena dena sortu zen Rostocken. XV mendean Mecklenburgeko dukeek hiriarekiko kontrola areagotu nahi zuten eta biztanle pobreenek srturiko matxinadak zapuzteko aitzakiaz lortu zuten Rostocken erabateko kontrola eskuratzea.
Aro modernoa
Rostocken indarrak eta kokapen estrategikoak Daniarren eta suediarren erasoak jasatea ekarri zuen. Horrela bai Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) eta 1700-1721 aldietan iparraldeko nazioek hiria okupatu zuten. Napoleondar Gerretan ere frantziarren eskuetan egon zen hamar urtez. Hala ere XIX mendean hiriaren garrantzia ez zen batere jeitsi eta populazioz nabarmen igotzen jarraitu zuen. Industrializazioari esker Itsaso Baltiko guztiko itsas flotarik handiena garatu zuen.
XX mendea
Mende berriarekin batera ontzigintzari hegazkingintzaren gehitu zitzaion eta nazientzako hiri estrategikoa bihurtu zen. Hau dela eta aliatuen bonbaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944ean. Armada Gorriak 1945ean bereganatu zuenerako Rostock erabat suntsitua zegoen.
Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1265ean eraikitako adreilu gorrizko eliza gotikoa da. 1531ean Luteranismoa onartu zuen. 12 metrotako erloju astrologikoa dauka.
Udaletxea (Rathaus): Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dago, merkatu berriaren plazan. XIII mendeko eraikina bada ere 1727ko fatxada barrokoa du.
Kröpeliner Straße: XV eta XVI mendeko etxe burgesak kokatzen dira kalearen ertzetan. Hiriko kale nagusia den honek Merkatu berriaren plaza eta Kröpeliner atea elkartzen ditu.
Universitätsplatz: Rostockeko Unibertsitatearen eraikin gehenek inguratzen duten plaza da.
Harresiak eta ateak: Garai bateko harresien zati batzuk oraindik badiraute. izan zituen 32 ateetatik bi baino ez dira gelditzen.
Hiriko futbol talde nagusia F.C. Hansa Rostock da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemania biak bateratzean Ekialdeko Alemaniatik lehen mailarako sailkatu zen bi taldeetako bat izan zen, izan ere 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa txapelduna izan baitzen.
Bestalde aipatzekoa da HC Empor Rostock eskubaloi taldea, Ekialdeko Alemaniako talde nagusia izan zen 10 liga eta 7 kopa irabazi baitzituen. EHF Errekopa bat ere badu.
Azkenik Britta Kamrau igerilaria ere aipatu behar da, 2007an 25 kilometroko distantzian munduko txapeldun izan zena. Aurrez, 2004ean 5, 10 et 25 kilometrotako Europako txapeldue ere izana zen.
1Kolonia eta Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behin Brujas, Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!