Rosa Zufia Sanz

Rosa Zufia Sanz

Bizitza
JaiotzaTutera eta Nafarroa Garaia, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista
Tabakalera

LinkedIn: rosa-zufia-sanz-ab505025 Edit the value on Wikidata

Rosa Zufia Sanz (Tutera, Nafarroa Garaia, 1958) kazetaria eta zinemagilea da.[1]

Biografia

Kazetari

Kazetari ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta ibilbide luzea du egina kazetaritzan 1986tik aurrera, besteak beste.

ETB1eko Artefaktua Literatura programaren erredaktorea izan zen bi urte luzez, 2021etik. 2023era. EITB Kultura -.Transit programaren zuzendaria, ia 6 urtez, 2013tik - 2019ra.[2] EITB "Eskerrik asko Petrov" / "Gracias Petrov seriearen zuzendaria izan zen, 11 hilabetez, 2012tik 2013ra. ETBeko Kultura erredaktorea izan 2012an zortzi hilabetez.

Tabakalera Donostiako kultura garaikideko zentroko komunikazio arduraduna izan zen, 5 urte eta 8 hilabetez, 2005etik 2011ra.

ETBko Albistegietako erredaktorea/zuzendariordea izan zen 20 urtez, 1986tik 2006ra.

Zinemagile

Emakumeen filmografia ikusarazteko asmoz, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zinemagileek "Arnasa Betean. A Pulmon ", dokumentala egin zuten. Zazpigarren artean aitzindariak direnetatik hasi eta azken jaialdietan arrakasta izaten ari diren gazteenetarainokoen errepasoa eginez, honako alderdi hauek jorratuz:" filmen gaiak, pertsonaiak, begiradak, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere. Besteak beste ondorengo zinegileak izan zituzten gogoan: Leire Apellaniz, Maddi Barber, Ana Diez, Arantxa Etxebarria, Maria Elorza, Iratxe Fresneda, Mireia Gabilondo, Isabel Herguera, Lara Izagirre, Marina Lameiro, Ana Murugarren, Maider Oleaga, Izibene Oñederra, Maite Ruiz de Austri, Alauda Ruiz de Azua, Arantza Santesteban, Helena Taberna, Esti Urresola eta Bego Vicario.[3]

Dokumentalak

Erreferentziak

  1. Irizar, Itziar Ugarte. (2023-10-07). ««Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20131003/425734/es/Comienza-su-emision-espacio-cultural-EiTB-Kultura-Transit- «Comienza su emisi�n el espacio cultural �EiTB Kultura Transit� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. Pereda, Aida M.. (2023-09-24). «“Las mujeres hacen cine a pulmón, es decir, con su respiración, su cuerpo y muy pocas ayudas”» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «ARNASA BETEAN. Emakume Zinegileak (Dokumentala)» www.tentazioa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. «Bertha Gaztelumendi y Rosa Zufía dan aire a las cineastas vascas en la gran pantalla» EITB 2023-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!