Rosa Gàmiz

Rosa Gàmiz
Fenix filmaren estreinaldia, 2012 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBadalona, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm0303953 Edit the value on Wikidata
Imma Colomer, Rosa Gàmiz eta Carmen Balagué Fenix filmaren estreinaldian, 2012

Rosa Gàmiz (Badalona, Bartzelona, Katalunia, 1965) zinema, telebista eta antzerkiko aktore eta antzerki-pedagogo katalana da.[1][2][3][4][5]

Biografia

Gámizek Bartzelonako Antzerki Institutuan ikasi zuen, eta 1990ean interpretazioan lizentziatu zen. Hainbat interpretazio-ikastaro egin ditu bertako eta atzerriko irakasleekin, eta zenbait dantza ikastaro eskolan, ahozko adierazpeneko kantua, eta Pedagogiako graduondoko ikastaroa egin ditu Osonako Antzerki Institutuan - Bartzelonako Diputazioa. 1991n T de Teatre konpainiaren sortzaileetako bat izan zen, eta Buenos Airesen Homes! ikuskizunarekin hiru hilabeteko biraren ondoren, utzi egin zuen taldea.[6][7]

Lan ibilbidea

Bere antzerki-ibilbidean, Patricia Highsmithen Petits contes misogins lanean parte hartu du T de Teatre eta Pere Sagristàren zuzendaritzarekin. Konpainia horrekin Sergi Belbelek zuzendutako ¡Hombres! lanean ere aritu zen. Beste lan batzuetan parte hartu du: Àngel Guimeràren La filla del mar, Belbel zuzendariarekin; J. M. de Segarraren La corona d’espines, Ariel García Valdésen zuzendaritzapean; Dagoll Dagom konpainiaren Pigmalió, Joan Lluís Bozzoren zuzendaritzapean; William Shakespeareren Romeo i Julieta , Maurizio Durozierren zuzendaritzapean; Joan Olléren Victor o els nens al poder; Oriol Broggiren Histories de teatre; Molièreren El misántropo, Oriol Broggiren zuzendaritzapean; Maksim Gorkiren Los veraneantes, Carlota Subirósen zuzendaritzapean; 15 T de Teatrerekin eta Sergi Belbelen zuzendaritzapean; George Bernard Shawen Pigmalión antzerki lanaren egokitzapena; Rosita, història d’una florista Oriol Broggik zuzendua (La Perla 29 a la Catalunya Liburutegian), besteak beste.[7]

TV3-ko telesailetan ere parte hartu du, hala nola, Oh! Europa i Oh! Espanya (Dagoll Dagom), Temps de silenci eta Ventdelplà. Zenbait kapitulu ere egin ditu: La memòria dels Cargols (Dagoll Dagom), Psico-Express (Dagoll Dagom), Jet Lag (T de Teatre), Estació d'enllas (Televisió de Catalunya), Quico el progre (Televisió de Catalunya), L'un per l'altre (Krampac), Majoria absoluta Televisió de Catalunya) eta abar.

Zineman, Francesc Casanovasen No et tallis ni un pèl, Toni Miraren Cucarachas, Ventura Ponsen El porqué de las cosas/ Gauzen zergatia eta Antonio Chavarríasen Susana bezalako ekoizpenetan parte hartu du.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Rosa Gàmiz | Actress, Soundtrack» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  2. «Inici - Rosa Gamiz Actriu i Pedagoga Teatral» rosagamiz.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  3. (Katalanez) membrives, marta. «El Círcol Catòlic busca fons per a la renovació de la caixa escènica - 23 febrer 2010» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  4. Teatralnet. «Rosa Gàmiz - Fitxa d' artista - Teatralnet» www.teatral.net.
  5. (Gaztelaniaz) BARCELONA, ESTER TORRAS /. (2017-06-30). «Mujeres, emociones y neurociencia en el 25º aniversario de T de Teatre» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  6. (Katalanez) https://www.facebook.com/ArticBTV. (2018-07-12). «Entrevista a l'actriu Rosa Gàmiz per 'Audiència/Vernissatge' / Àrtic | betevé» beteve.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  7. a b «Rosa Gàmiz - Fitxa d' artista - Teatralnet» web.archive.org 2017-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!