Richard Edler von Mises (Lemberg, 1883ko apirilaren 19a – Boston, 1953ko uztailaren 14a Boston) austrohungariar jatorriko matematikaria izan zen. Orobat, ospetsua da probabilitate teoriaren arloan egin zituen ekarpenengatik, batez ere probabilitatea maiztasun gisa planteatuz. Bere lanik ezagunena alemanez argitaratu zuen Probabilitatea, Estatistika eta Egia idazlana izan zen, matematikaz eta estatistikaz deus ere ez dakitenek ere irakur dezaketena. Filosofian ere ekarpenak egin zituen, positibismoaren inguruan.
Kanpo estekak