Ricardo Méndez Ruiz

Ricardo Méndez Ruiz
Bizitza
Herrialdea Guatemala
Familia
AitaRicardo Méndez Ruíz Rohrmoser
Jarduerak
KidetzaFundación contra el Terrorismo

Ricardo Méndez Ruiz Valdés (Guatemala, ) enpresaria eta Fundación contra el Terrorismo elkarteko lehendakaria. 2021ean Amerikako Estatu Batuek Engel Zerrendan sartu zuen

Biografia

Ricardo Méndez Ruiz Rohrmoser-en semea, zeinak Efraín Ríos Montt-en gobernuan Gobernazio Ministroa izan zen. Ricardo Méndez Ruiz ere militarra eta parakaidista izan zen, Guatemalako gerra zibilaren testuinguruan talde matxino batek bahitu egin zuen 1982an.[1] Bahiketaren oztean, Txilera joan zen albaitaritza ikasketak amaitzera. Guatemalara bueltatzean, Alfonso Portilloren gobernuan azukrearen salmentaren negozioan aritu zen.[2]

Claudia Paz y Paz Guatemalako Fiskal Nagusiaren kargua hartu zuenean eta genozidioaren erantzuleen kontrako ikerketa eta epaiak burutzen hasi zenean sortu zen elkartearen beharra Méndez Ruiz-en esanetan. Izan ere, 2011an Héctor Bol de la Cruz, Héctor Mario López Fuentes, Pedro García Arredondo, Oscar Mejía Víctores atxilotu zituzten eta Efraín Ríos Montt beraren eta José Mauricio Rodríguez Sánchez atxikoleta eta epaiketaren berri eman zen. Beraz, elkartearen jarduera Rios Montten epaiketarekin batera hartu zuen indarra, izan ere elPeridico egunkarian hainbat zutabe argitaratu zituen haien iritzia adieraziz, besteak beste, "La farsa del genocidio" non hogei orrialde erabili zituen hainbat pertsonaren kontra egiteko, adibidez Javier Gurriarán eta Álvaro Ramazzini eliz gizonak, Frank La Rue adierazpen askatasunaren Nazio Batuen errelatorea, Ramón Cadena abokatua, Miguel Ángel Gálvez epailea edota Máximo Cajal Espainiako enbaxadore ohiaren kontrakoak.[3] Beraz, elkartea inskribatu aurretik argi esan zion Plaza Pública egunkariari elkartearen helburua goikargu militarrak defendatzea zela.[1] Guatemalako Giza Eskubideen Prokuradoreak, Jorge de León, Méndez Ruiz zigortu zuen gorrotoa eta beldurtarazpena erabiltzeagatik.[4]

2013ko uztailaren 8an, Ricardo Méndez Ruiz enpresariak Fundación contra el Terrorismo delako elkartea sortu zuen, lehendakari ordea Óscar Platero Trabanino, guatemalako armadaren kapitaina zelarik. Platerok, Juan Valencia Osorio eta Juan Oliva kapitainarekin egin zuen lan, Mirna Mack-en erailketaren erantzule intelektualak.[1] Juan Francisco Escobar Blas koronela, Marco Augusto Quilo Ortiz, Carlos Alvarado Palomo koronela eta Moisés Galindo abokatuak elkartearen goi batzordearen beste kide batzuk dira ere.[3]

2018an, Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioak Ricardo Méndez Ruiz ikertu zuen, ustez Bangladesh-eko metanfetaminak mugitzen zituen Nikaraguako drogra-trafikoan aritzen zen talde batekin harremana izan zezakeelakoan.[1]

2021. urteko Engel Zerrendan sartu zuen Amerikaetako Estatu Batuak, hau da, Aktore Ustelen eta Anti Demokratikoen Zerrenda, Estatu Batuen eta Ipar Triangeluaren arteko Konpromiso Sendotuaren Legearen 353. atalaren barruan, militarren aurkako ikerketak oztopatzea leporatuta.[5]

Hala ere, elkarteak ustelkeria salatu duten pertsona desberdinen kontrako epaiketak ireki ditu, besteak beste, José Rubén Zamora kazetariaren kontrakoa eta Leily Santizo abokatuaren aurkakoa.[6]

Erreferentziak

  1. a b c d (Gaztelaniaz) de 2022, Por Héctor Silva Ávalos20 de Agosto. «Quién es Ricardo Méndez Ruiz, el empresario guatemalteco que está detrás de los arrestos de periodistas y fiscales anticorrupción» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) «"Esto no es un juego"» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El club de la balanza y la daga» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. (Gaztelaniaz) «PDH sanciona a Méndez Ruiz por discurso “insidioso y agresivo” y solicita investigación al MP» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. (Ingelesez) «Section 353 Corrupt and Undemocratic Actors Report» United States Department of State (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  6. (Gaztelaniaz) Juez rechaza petición de exfiscal Virginia Laparra de retirar como querellante a Fundación contra el Terrorismo. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!