José Ricardo Larraín Pineda (Santiago, Txile, 1957ko apirilaren 27a - ib., 2016ko martxoaren 21a) txiletar zinema-zuzendaria da.
Biografia
Publizitate-iragarkien argazki-zuzendari eta noiz behingo muntatzaile gisa hasi zen zinemako lanak egiten, 1982an La hora del sereno animazio-film laburra filmatu zuen arte. Hurrengo urtean, publizitateko zuzendari bihurtu, eta Rogelio Segundo filma egin zuen. 1989an, Dime cómo bailas y te diré quién eres dokumentala filmatu, eta Txileko Zinema eta Telebistako Ekoizleen Elkarteko presidente hautatu zuten. La Frontera (1991) lehen film luzearekin, ospea eta izen handiko hainbat sari bereganatu zituen: Habanako Zinemaldiko Gidoi Onenaren Saria, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza (1992), Espainieraz Eginiko Film Onenaren Goya Saria eta Cartagenako Zinemaldiko Gizon eta Emakume Antzezle Onenen eta Opera Prima Onenaren sariak (1993). La Frontera Pinocheten estatu-kolpearen ondoren Txiletik kanpo banatzen zen Txileko lehen filma izateaz gainera, Txileko azken bi hamarkadetako filmik onenentzat ere jo zuen Estatu Batuetako Variety aldizkariak.
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo estekak