Resurrección Maria Azkue saria 1975ean sortu zuen Bilboko Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin. Geroago 1981n izen bereko ikerketa-saria sortu zuten.[1] Euskarazko ikerlanetarako atal hori 1990era bitarte iraun zuen, orduan Idazle gazteentzako literatur sari bihurtu zuten 2017ra birtarte.[2]
Sariaren izena Euskaltzaindiaren sortzaile nagusia eta haren lehendabiziko lehendakaria izan zen Resurrección Maria Azkue euskalaria omentzeko aukeratu zuten.
Bilboko Aurrezki Kutxa Bizkaiko Aurrezki Kutxarekin (BBK) bat egin zuen 1990ean Bilbao Bizkaia Kutxa osatzeko, orduan desagertu zen sariko ikerkuntza atala. 2011n Gipuzkoako Kutxa eta Vital Kutxarekin batu zen Kutxabank sortzeko, baina literatu saria ez zuten moztu.
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
Atal honen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea izan da. 1975-1990 tarteko urteetan ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak diren hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.[2]