Enbata mugimenduan 1963tik 1974ra zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Eusko Alkartasunako kide 1986tik 1994ra, eta EAJko kide 1997tik aitzinera, non EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea (2004-2008), Angeluko Udaleko zinegotzi (2001-2008) izan zen, eta Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.[4]
Bere izena erreferentea izan da euskal kulturan,[5] euskaltzalea izateagatik eta batez ere enpresaria izan delako (Iparraldeko kooperatiben sustatzaileetariko bat izan zen erretiroa hartu arte).[6][7][8] Aitzindaria izan zen Ipar Euskal Herrirako planifikazio ekonomikoaren beharra aldarrikatzen; 1969anjakin aldizkarian eta 1970an garaiko Anaitasuna aldizkarian bost artikulu idatzi zituen Ipar Euskal Herriko datu ekonomiko batzuk aurkezteko, eta haien harira Euskal Herriko ikuspuntuaren falta salatzeko.[9][10]
Ikasketak (ingeniaria)
Makeako Etxeparia etxean jaio zen, sei haurrideko familiako zaharrena. 10 urte arte Luhusoko eskola publikoan ikasi ondoren Hazparneko San Josepe kolegioan eta gero Uztaritzeko San Frantses Xabierreko lizeoan ikasi zuen bertan zientzia baxoa pasatzeko. Baionako Villa Pia lizeoan berriz egin behar izan duen terminala Mauleko San Frantses lizeoan burutu ondoren (1957-1958), bigarren baxoa lortu zuen (lehen mailako matematikak) 1959an.[11]
1965ean, Thomson TV enpresan sartu zen Parisen. Aita hilda, herrira itzuli zen 1966ko agorrilan. Urte bereko urrian, elektronika, matematika eta fisika irakasle gisa sartu zen Hazparneko lizeo teknikoan 1977 arte.[11]
Partzuer elkartea sortu zuen 1974an, Gipuzkoako Arrasateko kooperatiba sarearen ereduan oinarritu frantses Euskal Herriko frantses kooperatibak sustatzeko eta, 1975ean, sare elektrikoak eraikitzeko Copelec kooperatiba sortzeko. Honen zuzendari nagusi izanen da 1998 arte.[11]
Copelectronic (sare elektriko eta elektroniko ekoizpena, 1985) eta SIG Image ere (kanpoko sareentzako programa argitaratzea, 1993) sortu zituen.[11]
Hendaiako SOKOA SA sortzen lagundu zuen (1971, bulegoko aulkien fabrikazioa) enpresaren kanpo garapenaren arduradun gisa amaiera eman zion bere lanbide ibilbideari (1998ko abendutik 2002ko urrira).[11]
Herrikoa, arrisku-kapital sozietateko sortzaileetakoa da 1980an.[11]
Ramuntxo Kanblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan zen. baita euskal kultur gobernantzaren defendatzailea ere: Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetako bat izan zen1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal Kultur Erakundekoa (EKE) 1990etik 1994ra, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea 1994tik 1998ra.
Iparraldeko kultur elkarteak barneratzen dituen Euskal Kultur Erakundeko (EKE) presidentea izan zen, eta Seaska ikastolen federazioaren sortzailea.
Abertzaletasunari lotuta egon zen beti, eta lau etapa bereizten dira bere ibilbide politikoan:[4]
Enbata mugimenduan egin zituen lehen urratsak. Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu nazionalistan sartuta, 1963tik 1974ra, zuzendaritza batzordeko kide gisa aritu zen.[14]
EAJko kide egin zen. 1997 bukaeratik aitzinera Angeluko zinegotzi-lanetan ere aritu zen 2001etik 2008ra. Euskal Kosta-Aturri Elkargoko delegatu izendatu zuten 2001etik 2008ra. EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea izan zen 2004tik 2008ra. Eta Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.
Iparraldeko egoera ekonomikoaren gaineko hainbat artikulu argitaratu zituen, besteak beste Enbata, Herria, Egia eta Jakin agerkarietan,[15] eta Gure ekonomiaren hiru punduekonomiari buruzko entsegu ezaguna ere idatzi zituen.[16]
«
Aurpegi anitzeko pertsona zen, biziki osoa: lantegi burua, zientifikoa, kultura gizona, lurralde garatzailea eta politika arduraduna. Ukan ditu anitz bizi.
↑Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.