Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP, frantsesezkoParistar Garraioen Operadore Autonomoa) Paris eta aldirietako herri garraioen operadore nagusia da. Horrela, Parisko metroko linea guztiak kudeatzen ditu, eta Île-de-France eskualdeko hiru tranbia linea (T1, T2 eta T3), bus linea ugari eta RER tren sarearen bi lineako (A eta B) tarteak.
RATP 1949kourtarrilaren 1ean sortu zen, Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris eta Société des transports en commun de la région parisienne konpainiak ordezkatzeko, Paris eta inguruetako lur azpiko eta lur azaleko herri garraio guztiak kudeatu ahal izateko, 1944 arte konpainia pribatuak kudeatzen baitzuten.
2000tik, Frantzian eta nazioartean garatzen ari da, garraio kudeaketako merkatuetan. Orain munduko seigarrena da garraio kolektiboaren merkatuan.
Logoa
RATP logoak Sena adierazten du, Île-de-France eskualdeko meandroekin, gorantz begiratzen duen aurpegi bat irudikatuz.
Sarea
Parisko eskualdean kudeatutako garraio sarean honakoak daude :
Autobusa: guztira 3.403 km luze (horietatik 569 km Paris barnean)
Tranbia: hiru linea, guztira 30,2 km (T1, T2 et T3)
Metroa: 16 linea, guztira 214 km (horietatik 169 km Paris barnean) eta 300 geltoki
RER: A linea (mendebaldeko A3 eta A5 adarrak izan ezik) eta B linea (Gare du Nord-en iparraldeko tartea izan ezik), guztira 115 km inguru