Quercus

Quercus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
Generoa Quercus
Linnaeus, 1753
Espezieak
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakoakwood (en) Itzuli, flavine (en) Itzuli eta Ezkur
Gustave Courbet (1843)

Quercus (latinezko izena, bai haritza, bai artea izendatzen zituena) Fagaceae familiako zuhaitz eta zuhaixken genero bat da. Batzuk hostoerorkorrekoak dira, eta beste batzuk, aldiz, hostoiraunkorrekoak. Arren loreek infloreszentzia konplexuak dituzte, 4tik 10era estaminekin, normalean sei. Emeen loreak isolaturik agertzen dira, edo ale ezberdinak antolaketa txikiekin. Hiru estigma dituzte, eta obulu anatropoak, eta ezkatazko egitura bat duten inguruan. Fruitua ezkurra da.

Bai haritzak, bai arteak oso garrantzitsuak dira gizakiarentzat, haien zura, azala eta fruituak erabiltzen baititu. Ipar hemisferioko paisaian oso ugariak dira. Quercus generoko espezieen artean hibridazioa gertatzen da sarri.

Ezaugarriak

Quercus generoak zuhaitzak zein zuhaixka monoikoak barneratzen ditu. Hauen hostoak era sinple edo txandakatuan haz daitezke adarraren albo bietatik, eta normalean erorkorrak dira, salbuespenak dauden arren (badaude batzuk hosto iraunkorrekoak direnak). Hostoen morfologia aldakorra da espezieen artean, baita zuhaitzaren gune ezberdinen artean ere. Fagaceae familiako genero hau loreduna izaten da, baina hauek oso txikiak dira, berde edo hori kolorekoak, eta gehienetan amento izeneko egitura luze eta zintzilikatuetan antolatuta daude. Nahiz eta ezkurrak izan, haien sakabanaketa egiteko metodoa, oso hazkuntza geldokoak dira.

Zuhaitz edo zuhaixka hauen azala nahiko leuna izaten da ale gazteetan, baina azal hori adinarekin arraitzen joaten da. Genero hau nahiko zaharra da adinari dagokionez, talde honetan aurkitu diren lehenengo fosilak Kretazeo berantiarrekoak baitira. Hau honela izanda, genero honen barruan dauden espezie askok gizakiarentzat baliozkoak izan dira zenbait mendeetan zehar: egurra, kanpo azala, fruitua...

Genero honek 530 espezie inguru besarkatzen ditu, eta ohikoak da espezie batzuen artean hibridazio fenomenoa ematea, sustraietatik erregenerazio begetatiboa ematerako orduan errastazuna ematen duena.

Fruitua

Quercus generoaren fruitua ezkurra izenez ezagutua da. Fruitu hau udazkenean agertu eta neguan zuhaitz edo zuhaixkatik askatzen da. Espeziearen arabera tamaina eta forma aldakorra du, baina orokorrean 1 cm-tik 5 cm-tara heldu daiteke. Fruitua itxura obalatua duen gorputza du, eta adarretara lotzen den txapela batez babestuta dago. Gaztea denean berde kolorekoa da eta oso zapore garratzakoa; heldutasunean marroi ilunera aldatu. Gastronomian oso erabila da, adibidez Quercus ilex espeziaren fruitua elikagai (gordina edo errea) moduan edota edari alkoholikoak (ezkur-likorea) ekoizteko baliozkoa da.

Quercus ilex zuhaitza ezkurrekin

Erabilera

Zuhaitz hauen atal asko erabiltzen dira egungo gizartean; hala nola zenbait espezieen fruitua elikagai gisa. Quercus generoaren egurra bai eraikuntzan eta altzariak egiteko erabiltzen da, honen gogortasun mailaren ondorioz, edota ikatza eta bestelako produktuak sortzeko ere

Hala ere genero honek medikuntzan eta farmakologian erabiliak dira, bereziki Quercus robur gazteen azala zauriak sendatzeko eta hanturak zein hemorragiak ostopatzeko.

Geografia

Quercus ilex bi subespezieen kokapena.

Quercus generoa hain dibertsoa izanik, mundo osoan zehar agertzen dira talde honetako espezieren bat. Genero honetako zuhaitz eta zuhaixkak hasteko nahiago dituzte klima kontinentalak orokorrean, baina espezie batzuk, Quercus ilex esaterako, klima lehorragoekin hobeto moldatzen dira. Aipatutako azken hau oso ohikoa da klima mediterranearra daukien herrialdeetan, iberiar penintsulako ekialdean, Italian, Marokon

Genero honen banaketa zehatzagoari dagokionez, espezie dibertsitate handiena Mexiko eta Kalifornian [1] ematen da. Orokorrean, Europan, Hego-mendebaldeko Asian, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan aurki ditzakegu genero honen espezieren bat, nagusiki.

Generoaren eskala espazialari dagokionez, Quercus espezieak altitude desberdinetan zehar aurkitu ahal ditugu, itsasoaren mailatik Himalaia mendikatearen 4000 metrora arte. Bestalde, espzie hauen habitaten dibertsitatea ikaragarri handia da eta guztiz ezberdinak diren zonaldeetan aurki ditzakegu Quercus generoko espezieak, paduretatik basamortuetara.

Quercus generoa Euskal Herrian

Quercus robur Europan zehar.

Aurkitzen den espezierik hedatuena Quercus robur da, euskal basoetan ohikoa den haritza hain zuzen ere. Zuhaitz oso hauskaitzak dira, hemengo euri txaparradak zein lehorteak arazo gabe jasaten dituzte. Quercus ilex aldiz, artea, hegoaldean iparraldean baino gehiago aurkitzen dira, klima lehorragoa baita. Quercus suber, artelatza aldiz Euskal Herrian oso arraroa zuhaitz arrunta izan arren penintsulan zehar.

Sailkapena

Quercus generoa bi azpigenerotan banatzen da, zeintzuk hainbat azpitalde dituzte:

Quercus subgeneroa: 5 azpitaldeetan antolatua

Quercus
Quercus
  • Quercus alba
  • Quercus aliena
  • Quercus arizonica
  • Quercus ariaefolia
  • Quercus austrina
  • Quercus berberidifolia
  • Quercus bicolor
  • Quercus boyntonii
  • Quercus chapmanii
  • Quercus cornelius-mulleri
  • Quercus copeyensis
  • Quercus dalechampii
  • Quercus depressipes
  • Quercus dilatata
  • Quercus douglasii (sin. Quercus gambelii)
  • Quercus dumosa
  • Quercus durata
  • Quercus engelmannii
  • Quercus faginea - Quejigo (sin. Quercus lusitanica)
    • Quercus faginea subsp. faginea.
    • Quercus faginea subsp. broteroi.
  • Quercus fusiformis
  • Quercus garryana
  • Quercus geminata
  • Quercus glaucoides
  • Quercus grisea
  • Quercus havardii
  • Quercus hinckleyi
  • Quercus hondurensis
  • Quercus humilis (sin. Quercus pubescens)
  • Quercus ilex (sin. Quercus ilicifolia, Quercus glauca)
    • Quercus ilex subsp. ilex.
    • Quercus ilex subsp. ballota (sin. Q. rotundifolia, Q. ballota).
  • Quercus intricata
  • Quercus john-tuckeri
  • Quercus laceyi
  • Quercus lanata
  • Quercus leucotrichophora
  • Quercus libani
  • Quercus lobata
  • Quercus lyrata
  • Quercus macrocarpa
  • Quercus mohriana
  • Quercus michauxii
  • Quercus minima
  • Quercus mongolica
  • Quercus muhlenbergii
  • Quercus oglethorpensis
  • Quercus peduncularis
  • Quercus petraea
  • Quercus polymorpha
  • Quercus prinoides
  • Quercus prinus
  • Quercus pungens
  • Quercus robur
  • Quercus rugosa
  • Quercus sadleriana
  • Quercus stellata
  • Quercus toumeyi
  • Quercus turbinella
  • Quercus vaseyana
  • Quercus virginiana
Cerris
Cerris
  • Quercus acutissima
  • Quercus alnifolia
  • Quercus castaneifolia
  • Quercus cerris
  • Quercus coccifera (sin. Quercus calliprinos)
  • Quercus infectoria
  • Quercus libani
  • Quercus macrolepis
  • Quercus semecarpifolia
  • Quercus suber
  • Quercus trojana
  • Quercus variabilis
Mesobalanus
Mesobalanus
  • Quercus canariensis
  • Quercus dentata
  • Quercus frainetto
  • Quercus macranthera
  • Quercus pontica
  • Quercus pyrenaica (sin. Quercus nigra)
  • Quercus vulcanica
Protobalanus
Protobalanus
  • Quercus cedrosensis
  • Quercus chrysolepis (sin. Quercus oblongifolia)
  • Quercus palmeri
  • Quercus tomentella
  • Quercus vaccinifolia
Lobatae
  • Sinonimoak: Haritz gorriak
  • Geografia: Amerika erdialde eta hegoaldean
Lobatae
  • Quercus acutifolia
  • Quercus agrifolia
  • Quercus arkansana
  • Quercus buckleyi
  • Quercus canbyi
  • Quercus coccinea
  • Quercus costaricensis
  • Quercus cualensis
  • Quercus depressa
  • Quercus eduardii
  • Quercus ellipsoidalis
  • Quercus emoryi
  • Quercus falcata
  • Quercus gravesii
  • Quercus graciliformis
  • Quercus georgiana
  • Quercus hintoniorum
  • Quercus hirtifolia
  • Quercus humboldtii
  • Quercus hypoleucoides
  • Quercus hypoxantha
  • Quercus iltisii
  • Quercus imbricaria
  • Quercus incana
  • Quercus inopina
  • Quercus kelloggii
  • Quercus laevis
  • Quercus laurifolia
  • Quercus laurina
  • Quercus marilandica
  • Quercus meavei
  • Quercus myrtifolia
  • Quercus nigra
  • Quercus pagoda
  • Quercus palustris
  • Quercus parvula
  • Quercus phellos
  • Quercus pumila
  • Quercus rhysophylla
  • Quercus rubra (sin. Quercus acerifolia)
  • Quercus salicifolia
  • Quercus sapotifolia
  • Quercus shumardii
  • Quercus tardifolia
  • Quercus texana
  • Quercus velutina
  • Quercus wislizeni
  • Quercus xalapensis

Cyclobalanopsis subgeneroa

  • Sinonimoak: Kopa eraztundunak
  • Geografia: Asia
Cyclobalanopsis
  • Quercus acuta
  • Quercus albicaulis
  • Quercus argentata
  • Quercus argyrotricha
  • Quercus augustinii
  • Quercus austrocochinchinensis
  • Quercus austroglauca
  • Quercus bella
  • Quercus blakei
  • Quercus camusiae
  • Quercus championii
  • Quercus chapensis
  • Quercus chevalieri
  • Quercus chingsiensis
  • Quercus chungii
  • Quercus daimingshanensis
  • Quercus delavayi
  • Quercus delicatula
  • Quercus dinghuensis
  • Quercus disciformis
  • Quercus edithiae
  • Quercus elevaticostata
  • Quercus fleuryi
  • Quercus gambleana
  • Quercus gemelliflora
  • Quercus gilva
  • Quercus helferiana
  • Quercus hondae
  • Quercus hui
  • Quercus hypophaea
  • Quercus jenseniana
  • Quercus jinpinensis
  • Quercus kerrii
  • Quercus kiukiangensis
  • Quercus kouangsiensis
  • Quercus lamellosa
  • Quercus lineata
  • Quercus litoralis
  • Quercus litseoides
  • Quercus lobbii
  • Quercus longinux
  • Quercus lowii
  • Quercus lungmaiensis
  • Quercus merrillii
  • Quercus morii
  • Quercus motuoensis
  • Quercus multinervis
  • Quercus myrsinifolia
  • Quercus neglecta
  • Quercus ningangensis
  • Quercus obovatifolia
  • Quercus oxyodon
  • Quercus pachyloma
  • Quercus patelliformis
  • Quercus pentacycla
  • Quercus phanera
  • Quercus poilanei
  • Quercus rex
  • Quercus salicina
  • Quercus saravanensis
  • Quercus schottkyana
  • Quercus semiserrata
  • Quercus sessilifolia
  • Quercus sichourensis
  • Quercus stenophylloides
  • Quercus stewardiana
  • Quercus subhinoidea
  • Quercus subsericea
  • Quercus thorelii
  • Quercus tomentosinervis
  • Quercus treubiana
  • Quercus xanthotricha
  • Quercus yingjiangensis
  • Quercus yonganensis


Euskal Herriko espezieak

Quercus coccifera

Ezaugarriak

Abaritz bezala ere ezaguna, altueran 2 metrotara heldu daitekeen zuhaixka da espezie hau, arbolatxoa izatera heldu daitekeena. Hosto disdiratsuak aurkezten ditu, horztun-arantzadunak, gainaldetik kolore berde ilunak eta behealdetik horixkakoak, eta ilegabeak edo ia. Amentu arrak laburrak, horixkak, lore txiki eta gutxi nabariekin. Lore emeak bakartiak edo 2-3 taldeetan antolatzen dira. Ezkurrak gaztaina kolorekoak heldutasunean, kandu zurrun eta ilegabea dute.

Fruitu ematearen garaiari dagokionez, udaberrian edo udako lehen egunetan aurkezten dira. Hurrengo urteko udazkenean, ezkurrak heltzen dira.

Edozein substratuan bizi da eta udako lehorteak ondo jasaten ditu, baina klima hotzetara sentibera da eta, hau dela eta, ez da mendi garaietara igotzen. Eskualde mediterraneokoa da berez. Sastrakadi itxi eta sartuezinak eratzen ditu mendi hegal lehor eta eguzkitsuetan. Euskal Herrian, Ebro haraneko klima mediterraneoaren eragina adierazten duen zuhaixketako bat da, nahiz eta isurialde kantauriarren bi populazio mantentzen diren, iraganeko klima lehor eta beroagoen erlikia bezala.

Erabilera

Abaritzaren egurra artearenaren antzekoa da, eta sutarako eta ikatza egiteko erabiltzen da. Ezkurrak mikatzak eta, beraz, estimazio gutxikoak dira. Azalak tanino ugari ditu eta larruak ontzeko eta, herri medikuntzan, astringente bezala erabili izan da.

Berezitasunak

Abaritz adarretan Kermes generoko kukurutx batzuk hazten dira, tinte grana izenekoak; grana edo karmesi koloratzailea lortzeko oso erabiliak ziren garai batean.

Quercus ilex

Ezaugarriak

Artea da bere izen komuna eta 25-30 metro arteko altuera izan dezakeen zuhaitza da. Hostoek 3-4 urte irauten dute zuhaitzaren gainean, eta kokapenaren aldetik bakunak eta txandakatuak dira, kolore berde ilunekoak gainealdean eta ilupa izarkara eta hauskaraz estaliak azpialdean. Amentu arrak adasken puntetan zintzilik, kopuru handian agertzen dira, eta kolore horia aurkezten dute.

Ezkurra urtean heltzen da eta heldutasunean gaztaina kolore beltzexka du, eta beste aldetik, kandua zurruna eta ilupaduna da. Udazkenan zehar agertzen dira, eta heldu bihurtzen dira udazken amaieran.

Eskualde mediterraneoko zuhaitz nagusia da, bertan gaur egun bakanduak dauden baso zabalak eratuz. Edozein substratutan bizi da era udako lehorteak ondo jasaten ditu.

Erabilera

Bere egurra gogorra eta astuna da, baina lehortzean bihurritu eta pitzatu egiten da eta, beraz, zurgintzan ez du estimazio handirik; sutarako eta ikazgintzarako, ordea, oso preziatua zen, jardute hauen ohitura galdu zen arte.

Berezitasunak

Bi subespezie bereizten dira, bakoitzaren ereduzko aleek behar ekologiko eta ezaugarri morfologiko desberdinak edukiz; hala ere, badira hainbat trantsizio forma, bereizteko batere errazak ez direnak.

  1. subsp. ilex
  2. subsp. ballota (Desf.) Samp.

Quercus suber

Ezaugarriak

Artelatza bezala ezagutzen den 25-30 metro arteko zuhaitza. Enbor lodiaren azala (kortxoa) adinarekin oso lodia, arola eta zartatuta bihurtzen da; kortxoa kentzen zaionean, enborrak kolore gorri iluna du. Hostoak larrukarak, iraunkorrak, gainaldean berde ilunak eta ile gutxirekin, azpialdean ilupa hauskaraz estaliak. Amentu arrek kolore horizka eta erraki iletsua dute; loreak oso txikiak eta iledunak dira.

Ezkurra, heltzean, gaztaina kolore gorrixkakoa da; kandu zurrun eta ilupaduna du. Apirila eta maiatzean, nahiz eta batzuetan uda barneraino luzatzen den, ateratzen dira lehenengo aleak. Ezkur gehienak urte bereko udazken edo neguan heltzen dira, azkenekoak hurrengo udaberriraino atzeratuz.

Aukeran lurzoru silizeo, harro eta iragazkorrak ditu nahiago, noiz edo noiz marga eta kararri ikuzietan azaltzen bada ere. Mediterraneo eta mendebaldeko atlantikoko espezie berezia da berez; dena dela, antzinatik landatua izan denez, zaila da bere jatorrizko banaketa area zehaztea. Euskal Herrian, kostaldeko muinoetan sakabanatuta aurkitzen da; adibide ederrenak Zarautz-Getaria aldean eta Aturri ibaiaren ahoan ikus daitezke.

Erabilera

Artelatz ugari dagoen lekuetan, azala kortxotarako aprobetxatzea ohizko lanbidea da. Zentzu honetan, Penintsula Iberiarreko hegomendebaldeko koadrantean garrantzi handikoa da, bertan sail handiak estaltzen baititu eta, usadio honetaz gainera, txerri aziendak ezkur-larretan mantentzen baitira; ezkurra artearena bezain gustokoa ez badute ere, urtearen zati handi batean jan dezakete, arbola honen fruitu-aldi zabalari esker.

Quercus petraea

Ezaugarriak

Haritz kandugabea. 40 metro altuera arteko zuhaitza. Hostoak erorkorrak, mintzaireak; gainealdean berde ilunak eta ilegabeak, azpialdean argiagoak eta ile batzuekin nerbioen galtzarbean. Lore emeak 2-5eko taldeetan, urteko adasketan eseriak edo ia.

Ezkur horixka, eseria edo kandu motz, zurrun eta ilegabearekin. Apiril-maiatzean hasi; ezkurrak urria aldera heltzen dira.

Klima heze eta hotzetara moldatua dago, edozein lurzorutan, nahiz eta silizeo, harro eta aireatuak ditu gogokoen. Europako mendebalde erdian oso hedatua, Asiako mendebalde ertzetaraino iristen da. Euskal Herrian, altitude ertaineko mendi hegaletan aurkitzen da batez ere. Zenbait baso eratzen ditu, baina errazagoa da sakabanatuta edo multzo txikietan aurkitzea, pagadi, pinudi edo haritz kandudunaren hariztietan, sarritan azken honekin hibridatua.

Erabilera

Egur oso gogorra du, zurgintzan, ebanisterian, eraikuntza etab. oso estimatua; hori dela eta biziki ustatua izan da eta, haziera motela duenez, bere basoak sarraskitu egin dira. Ezkurrak janari ona dira txerri aziendarentzat eta hostoak ere, ihartu ondoren, neguko ganadu bazkatarako erabili izan dira.

Berezitasunak

Landare polimorfoa da eta bi subespezietan bereiztu izan da: subsp. petraea hostoetan 5-8 bigarren mailako nerbio pare eta karloko ezkatak lauak dituena, eta subsp. huguetiana hostoetan 7-10 bigarren mailako nerbio pare eta karloko ezkatak, behealdekoak behintzat, konkordunak dituena. Lehenengoa da hedatuena; bigarrenari dagokionez, Nafarroako eskualde submediterraneoko zita batzuetara mugatua dago.

Quercus robur

Ezaugarriak

Haritz kandaduna bezala ezaguna, 40 metro arteko zuhaitza da. Hostoak erorkorrak, mintzaireak, gainealdean berde ilunak eta azpialdean argiagoak, guztiz ilegabeak. Amentu arrek erraki ilegabe dute; lore emeak 2-3 (edo 5)eko taldeetan, kandu luze baten puntan.

Ezkurra gaztaina kolorekoa da, eta kandu mehe eta ilegabea du. Apiril-maiatzean hasten dira eta iraila-urrian heldu. Zuhaitz urtabezkoa da.

Lurzoru azido eta hezeak maite ditu, aldizka lokazten direnak barne, Euskal Herriko isurialde kantauriarreko eta trantsizioko haran submenditar askoren gisakoak. Europa hezeko zuhaitz eredugarri da, eta bertan sail hedatsuak estaltzen zituen.

Erabilera

Bere egurra kalitate bikainekoa da, ale xehekoa, gogorra eta astuna. Oso estimatua eta erabat egokia zurgintza, ebanisteria, upelgintza eta abarretarako. Ustiatze bortitza eta lurren erabilpen aldaketak direla eta, garai bateko baso mardulak ia suntsituta daude gaur egun. Ezkurrak ere onak dira aziendak bazkatzek, bereziki txerri aziendentzat.

Berezitasunak

Espezie honen eta genero bereko beste espezieen arteko hibridoak aurkitzea ez da arraroa; Quercus petraea -rekin osatzen duena da ohikoena.

Euskal Herriko sinbologia mitikoarekin lotura gehien duen zuhaitzetako bat da, honen eredu argia Gernikako Arbola izanik.

Quercus pyrenaica

Ezaugarriak

Ameatza. 25 metro arteko zuhaitza, sustraiak erraz ernaberritzen da, batzuetan zuhaixka estoloi-emailera murriztuta geratuz. Hosto erorkor edo zimelkorrak, mintzaire samarrak, gaztetan ile izakaraz trinkoki estaliak; adinarekin ile batzuk galdu egiten dira gainealdean, eta kolore berde iluna hartzen du; azpialdean, ordea, ilupa trinko hauskarak irauten du. Amentu arrak erraki iledunarekin, adasketatik zintzilik. Lore emeak 1-4ko multzotan, eseriak edo kandu laburradunak dira. Kandu zurrun eta ilepaduna aurkezten dute.

Ezkurrak maiatzean hasten dira, eta urtebereko udazkenean heltzen dira.

Lurzoru silizeo edo azidifikatuetan bizi da eta, zona kontinental eta lehorragoetan, generokide eurosiberiarrak ordezkatzen ditu. Banaketa arearen erdialdea Penintsula Iberiarrean dago, Frantziako mendebalde eta Marokoko iparralderaino hedatuz.

Erabilera

Bere egurra ona da, baina ez da beste haritzena bezain beste, hezetasun aldaketekin pitzatzeko joera du eta; gainera, enborrak sarritan irregularrak izaten dira. Sutarako eta ikatza egiteko garrantzitsua izan zen bere garaian. Ezkurrak, mikatzak izan arrem, aziendak bazkatzeko balio dute, txerrientzat batez ere.

Berezitasunak

Sarritan haritz kandudunarekin hibridatzen da, eta bien arteko ezaugarriak dituzten aleak ez dira arraroak.

Quercus pubescens

Ezaugarriak

Ametz ilaunduna bezala ezagutua, 25 metrotarainoko zuhaitza. Hosto erorkor edo zimelkorrak, mintzaireak edo larrukara samarrak; trinkoki feltrodunak gaztetan, gainaldetik ia ilegabeak bihurtzen dira, kolore berde iluna hartuz, baina azpialdean ilupa iraunkorra du. Amentu arrak talde ugarietan zintzilik; erraki ileduna dute. Lore emeak bakartiak dira gehienetan.

Ezkurra gaztaina kolore argikoa da, eta kandu labur, zurrun eta ilupaduna du. Beste espezie batzuk bezala, Apirila-Maiatzean hasten da, udazkenean guztiz helduz.

Edozein lurzorutan bizi badaiteke ere, karetsuak ditu gustokoenak, eta lur sakonera txikiko mendi hegal eta gailur harritsuetan aurkitu daiteke askotan. Europa erdi eta hegoaldeko zatirik handienean eta Asiako mendebadean hedatu dago. Euskal Herrian, bere banaketa arearen hegomendebaldeko mugatik hurbil dago, eta mendikate submediterraneoetan basoak eratzen ditu, batez ere ekialdeko erdian, mendebaldera urriagoa bilakatuz.

Erabilera

Egurra kalitate ertainekoa da. Sutarako eta ikazgintzan erabili izan da eta, lanbide hauek galtzean, basoak berreskuratzen hasi dira.

Berezitasunak

Haritz honek gure Herrian dauzkan basoak morfologia desberdineko ale sortaz osatuak daude ia beti, espezie honen eta Q. faginea -ren arteko hibridazio eta introgresio ugarien ondorioz sortuak; hau dela eta, askotan zaila da bi espezieen arteko muga morfologikoak zehaztea, trantsizioko forma guztiak dituen malgutasun morfologiko handiko seriea osatu baita.

Quercus faginea

Ezaugarriak

Erkametza. 20 metro arteko zuhaitza, egoeraren arabera zuhaixka bezala aurkeztu daitekeena. Hostoak zimelkorrak, ertzetan hortz zurrun eta ia ziztatzaileak dituzte; larrukara samarrak, gaztetan ile izarkaraz estaliak, gerora gainaldean galdu egiten dituzte, kolore berde iluna hartuz; azpialde kolore hauskarakoa mantentzen da. Amentu arrak 4-5eko taldetan zintzilik, erraki iletsua dute; lore emeak bakarka edo talde txikietan antolatuak daude.

Ezkurra gaztaina kolore argikoa da, eta Apirilean edo Maiatzean hasten dira, ondoren Irailean helduz.

Klima mediterraneo edo submediterraneoko lurretan, edozein motatako substratuan basoak eratuz, aukeran zoru buztintsu edo karetsuak nahiago baditu ere. Penintsula iberiar gehienean eta Afrikako iparmendebaldean hedatuta dago. Euskal Herrian, bere banaketa area potentzialak zabalera aldakorreko zerrenda latitudinal bat hartzen du, iparraldeko hariztien eta hegoaldeko artadien artean. Hala ere, gaur egun baso hauen aztarnak besterik ez dira geratzen, gehienak gaztaro egoeran.

Erabilera

Egurra kalitate onekoa eta eraikuntzarako aproposa da, baina nagusiki sutarako eta ikazgintzarako erabili izan da, basobera eran ustiatuz; lanbide hauen atzerakada dela eta, zenbait lekutan erkameztiak pixkanaka berreskuratzen ari dira.

Berezitasunak

Espezie hau ere polimorfoa eta malgutasun handikoa da, klima desberdinetara moldatuz; esaterako, inguru lehor eta desegokietan hazten diren aleen hostoak txikiagoak eta larrukaragoak izaten dira, eta leku heze eta oparoetakoak alderantziz.

Quercus rubra

Ezaugarriak

Haritz Amerikarra. 30 metro arteko zuhaitza da. Hostoei dagokionez, erorkorrak dira, hortz bizarduneko gingilekin; mintzaireak, gainaldean berde mateak eta ilegabeak, azpialdetik glaukoak eta ile banaka batzuekin nerbio galtzarbeetan; udazkenean kolore gorrixka ikusgarria hartzen dute. Amentu arrak goialdeko hostoen galtzarbeetatik zintzilik, erraki ilaunduna dute; lore emeak barkarka edo binaka, berde disdiratsuak.

Ezkurra gaztaina kolore argikoa, puntan estutua; kandu labur eta lodia du. Maiatzean hazten dira, eta hurrengo urteko udazkenean heldu.

Lurzoruarekiko ezaxola da, baina maila freatikoa gainazaletik hurbil daukaten buztin eta limoak ditu gustokoenak. Bertako haritzak baino bizkorrago hazten denez, basogintzarako hautetsia izan da; dena dela, zenbait lekutan gaixotasun kriptogamikoek, txankroek, erasotzen dute. Klima epel eta hezeko behemendi atlantikoan ongi hazten da. Ipar Amerika ekialdekoa da berez, Kanadatik Lousianaraino; Euskal Herriko isurialde kantauriarrean landatzen da.

Erabilera

Egurra, kalitate ertainekoa, ez da beste haritz batzuen bezain baliotsua, baina tantai bikainak ematen ditu; azalak tanino ugari ditu eta larruak ontzeko erabiltzen da batzuetan.

Berezitasunak

Espezie honekin batera, apaingarritzat eta, inoiz, basogintzan,antzeko ezaugarri morfologikoak dituzten beste haritz iparamerikar batzuk erabiltzen dira, Quercus palustris Muenchh bezala. Honen hostoak estuagoak dira, ia erdiko nerbioraino iristen diren gingil sakonekin, eta azpialdean ile motots nabariak dituzte nerbio galtzarbean.

Fitopatologia: Gaixotasunak Quercus generoan

Lymantria dispar, heldua.

Izurriei dagokionez, Quercus generoan eragin handia duen patogenorik ohikoena Lymantria dispar izenarekin ezagutzen den sitsa da, Lagarta peluda izen arruntarekin ezagutzen dena. Lepidoptero honen arrautzak udabarriaren hasieran eklosionatu egiten dira eta larba fasean zuhaitzen hostoetaz eta kimuetaz baliatzen dira elikagaiak lortzeko. Defoliazio hauek beste muturrezko baldintza batzuekin batzean, lehorteak edota gaixotasun bat adibidez, zuhaitzaren heriotza eragin ahal du. Artearen kasuan, Quercus ilex, nahiko arrunta den patogenoa Tortrix viridana lepidopteroa da. Lagarta peludaren kasuan bezala, sits honen beldarrak artearen defoliazioa eragiten dute zuhaitza ahulduz.

Txankroak eragindako kaltea.


Onddoei dagokionez, badaude Quercus generoa kaltetu egiten duten onddo espezie ugari. Adibide bat, Botryosphaeria generoko espezie batzuk dira, B. dothidea, B. corticola eta  B. iberica izen telomorfikoaz ezagutzen direnak. Fusicoccum aesculi, Diplodia corticola eta Dothiorella iberica dira euren izen anamorfikoa. Benetan zuhaitza kaltetu egiten dauana fase anamorfikoa danez, honen izena erabiltzea da korrektoena. Onddo hauek eragiten daben gaixotasuna txankroa deritzo. Gaixotasun honek ehun begetalen heriotza dakar bai hostoetan, zein enborrean edota sustraietan. Onddo hauetaz aparte badauz ere beste hainbat patogeno antzeko gaixotasunak eragiten dabezanak, esaterako  Phytophthora cinnamomi, Cylindrocarpon destructans, C. dydimum… .

Erreferentziak

Bibliografia

  • Aizpuru, I., Catalán, P., & Garín, F. (2017). Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gida (2ª ed.). Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
  • Castroviejo, S., Laínz, M., López González, G., et. al. (1990) Flora Iberica, Plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares (Vol. II). Madrid, Real Jardín Botánico, C.S.I.C.
  • Gregor., Aas, (1989) Arboles : las principales especies de arboles europeas : como reconocerlas y clasificarlas. Editorial Everest

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Quercus

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!