Proteinak prezipitatzeko gaitasuna dute ezaugarri nagusietako bat. Batzuk oso toxikoak dira; zuhaitzen kuskuiluetatik lortzen direnak, adibidez, minbiziaren eragile direla pentsatzen da; aldiz, kafean edo tean daudenak ez dira pozoitsuak.
Erabilerak
Tintak egiteko, tintak arropetan finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da.
Taninoa enologian
Tanino-edukia, bestalde, ezaugarri preziatua da enologian, ardoaren zaporearen eta aromaren osagaiak baitira taninoak.