Presio onkotiko

Fisiologian, presio onkotikoa edo presio osmotiko koloidala hodi kapilarretan agertzen den presio osmotiko mota bat da, odoleko proteinek sortutakoa.

Hodi kapilarren mintza iragazgaitza da proteina eta beste koloideentzat. Proteina gehienek pisu molekular handia dute, eta beraz ezin dute hodi kapilarren mintza zeharkatu. Horren ondorioz presio osmotiko bat agertzen da kapilarren eta likido interstizialaren artean, urak azken honetatik kapilarretara pasatzeko joera duelako.

Aipatutako presio onkotiko horrek kapilarren presio hidrostatikoaren aurkako norabidean jarduten du.

Odol-plasmaren presio onkotikoa 28 mm Hgkoa da, gutxi gorabera [1]

Presio onkotikoa txikia denean likido interstizialaren ura ehunetan pilatzen da, edema bat agertuz.

Erreferentziak

  1. Ganong, William F.: Manual de Fisiología médica, Ed. El mundo moderno (1980), 17 orr.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!