Extremadurako Juntako Presidenteak Extremadurako Autonomia Estatutuaren arabera. Extremadurako Junta presiditzen du, honen aktibitatea zuzenduz, Extremadurako Autonomia Erkidegoko administrazioa antolatuz, kontseilariak izendatu, banandu eta kenduz eta Juntako ordezkaritza nagusia eta Espainiar estatuak Extremaduran duen ordezkaritza arrunta betez. Extremadurako Biltzarrak aukeratzen du berau osatzen duten kideen arteen eta Espainiako Erregeak izendatzen du.
Extremadurako Biltzarrak gehiengo absolutuz aukeratzen du (65 legebiltzarkideetatik 33k gutxienez) lehen bozketan eta gehiengo sinplez bigarren bozketan berrogeitazortzi ordu beranduago lehenean behar diren gutxienezko 33 bozkak jaso ez baditu. Extremadurako Biltzarra osatu eta bi hilabete igaro ondoren hautagai bakar bat ere aukeratua izan ez bada, Biltzarra desegina geratuko da, hauteskunde berriak egin beharko direlarik.
Extremadurako Juntako presidenteen zerrenda
Juntako presidentziaren egitura organikoa
- Presidentea: José Antonio Monago Terraza
- Presidentziaren Idazkaritza Nagusia
- Erregimen Juridiko eta Giza Baliabideen Zerbitzua
- Kontratazio eta Ekonomia Kudeaketako Zerbitzua
- Presidentziaren eta Erakunde Harremanen Antolatzaile Nagusia (Kontseilaritza maila)
- Hiritarrekin Harremanetarako Idazkaritza Teknikoa
- Udaletxeekin Harremanetarako Idazkaritza Teknikoa
- Gastuaren eta Dokumentazioaren Optimizazio Zerbitzua
- Analisi Zerbitzua
- Kirolen Zuzendaritza Orokorra
- Extremadurako Gazteri Institutua (Zuzendaritza Nagusi maila)
- Gazteri Institutuaren Kudeaketa Zerbitzua
- Extremadurako Gazteri Kontseilua
Presidenteordetza eta Bozeramaletza: Cristina Elena Teniente Sánchez
- Presidenteordetza eta Bozeramaletzaren kabineta
- Zuzendaritza Kontseilua
- Harreman Informatibo eta Komunikazioko Zuzendaritza Orokorra
- Prentsa eta publizitate zerbitzua
- Irrati eta Telebista zerbitzua
- Inbertsio eta Kanpo Ekintzen Zuzendaritza Orokorra
- Kanpo Ekintzen zerbitzua
- Kanpo Ekintzen Idazkaritza Teknikoa
Kanpo estekak