Polonesa

Chopinen Op. 53 polonesa.

Polonesa poloniar jatorriko dantza da, hirutar konpasean idatzia eta erritmo neurtua duena; aldi ahuleko kadentziak izan ohi ditu. Zeremoniazko martxa baten antzekoa da, eta ziur aski XVI. mendean sortu zen, gortean; dantzariek, bikoteka, bira ematen zioten dantza-aretoari. XVII-XIX. mendeetan Europako herrialde askotan erabili zen gorteko dantzaldiak hasteko, eta pianorako konposizio asko egin ziren. Haendel, Mozart, Beethoven, Schubert eta Chopinek idatzi zituzten polonesak, besteren artean. Chopinenak dira ezagunenak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!